Australiako aborigen mitologia

Australiako aborigen mitologia, Australiako aborigen herriaren mitologia da.[1] Mitologia honen barnean Ametsaldia, abesti lerroak eta aborigen ahozko literatura daude.

Djabugay herriaren Damarri kondairazko izakia mendilerroan bilakatua,bere bizkarraren gainean datzala dirudi, zeruari begira, Barron Gorge Parke Nazionala, Australiako ipar-ekialdeko baso tropikal pasaian.

Aborigenen siniskera espirituala maiz tokian tokiko taldeak bizi diren pasaia kulturalaren deskribapena egiten dute, ahozko historiaren bidez topografia ezaugarriei esanahia emanez.

Mitologia pan-australiarra

aldatu

Ostadar sugea

aldatu

Ostadar sugea Australiako talde aborigen ezberdinen artean zabaldurik dagoen jainko sortzailea da. Aborigen talde askotan artelan eta lan-erlijiosoetan motibo ohikoa da.[2][3][4]

 
1770eko Botany Bay-ko ainguratzearen litografia.

Cook kapitaina

aldatu
Gehiago jakiteko, irakurri: «James Cook»

Mitoaren kontalarien aurrekariek jasandako esperientzietan oinarritutako istorioak izan ohi dira, non pertsonaia exotiko (gehienetan ingelesa) batekin topatu ostean, honek kolonialismoa ekartzen duen. Kolonialismo hori opari edo kalte handi moduan bizitzen dute.[5][6]

Taldeekiko mitologia espezifikoa

aldatu

Yolngu jendea

aldatu

Wangarr

aldatu

Wangarr kontzeptu konplexua da, itzulpen ezberdinetan "espiritu gizon/emakume", "aitzindari", "totem" eta hauen konbinazio ezberdinak biltzen dituen izaki bezala deskribatu da. Yolngu jendearen ustez Wangarrek haien zeremonia berak ospatzeaz, ehizatzeaz eta janaria biltzeaz gain, landare eta ezaugarri geografiko ezberdinak (ibaiak, harriak, irlak etb.) sortzeko gai ziren.[7][8]

Bestalde, sorturiko landare zein animalia espezieak Wangarren esentziarekin bat egiten zuten, hauek izendatuz, haien ezaugarriak barneratuz eta klanen totemak bilakatuz. Totem hauek klanari bere hizkuntza, lege, margolan, abesti eta jatorri istorioa ematen zien Wangarra islatzen zuten objektu sakratu eta diseinuak.[9][10][11][12]

Wawalag ahizpak

aldatu

Wawalag, Wauwaluk Wawilak Waggilak, Wagilag, edo Wawalik, ahizpak antzinako jainkosa sortzaileak dira, Australiako Ipar Lurraldeko Arnhem lurraldeko aborigenen artean zabalduriko erritual sakratuen parte dira.[13][14][15][16] Ahizpen istorioa Ametsaldian gertatzen da, aborigenen sinesmeneko denboraldia non jainko sortzaileek lurraldeak eta hauen sistema sozio-linguistikoak eratu zituzten.[17] Klan ezberdinen arteko desberdintasunak eratu zituzten arren, haien istorioekin erlazionaturiko ekitaldiek bateratasun kulturala eragin dute.[18][19][20]

Murrinh-Patha jendea

aldatu

Murrinh-Patha jendea, Wadeyeko herriaren zonaldean, Urgazi lurraldean bizi da.[21] Haien sinesmenen artean Ametsaldia deritzon uste erlijiosoa dago.[22][23][24]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Read, Peter; Broome, Richard. (1982). «Aboriginal Australians» Labour History (43): 125.  doi:10.2307/27508560. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  2. Mercatante, Anthony S.. (2009). The Facts on File encyclopedia of world mythology and legend. (3rd ed. argitaraldia) Facts On File ISBN 978-0-8160-7311-5. PMC 184982566. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  3. Smyth, Robert Brough, ed. (2010). «Traditions of the Australian Aborigines on the Namoi, Barwan, and other Tributaries of the Darling, communicated by the Rev. William Ridley, M.A., &c.» Aborigines of Victoria: With Notes Relating to the Habits of the Natives of Other Parts of Australia and Tasmania Compiled from Various Sources for the Government of Victoria (Cambridge University Press) 2: 285–288. ISBN 978-1-108-00657-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  4. Radcliffe-Brown, A. R.. (1926). «The Rainbow-Serpent Myth of Australia.» The Journal of the Royal Anthropological Institute of Great Britain and Ireland 56: 19.  doi:10.2307/2843596. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  5. Past and present : the construction of aboriginality. Aboriginal Studies Press 1988 ISBN 978-0-85575-581-2. PMC 719387471. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  6. (Ingelesez) CNN, By Matt Khoury. «Australian slang: 33 phrases to help you talk like an Aussie» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  7. (Ingelesez) Wäŋgarr - Mobile Ministry Forum. 2015-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  8. (Ingelesez) «Yolngu Culture» Dhimurru Aboriginal Corporation (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  9. (Ingelesez) «totemism | religion | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  10. Frazer, James George. (2011). Totemism and exogamy : a treatise on certain early forms of superstition and society. ISBN 978-3-86347-107-1. PMC 812020341. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  11. (Ingelesez) Radcliffe-Brown, A. R.. (1938-02). «Coming into being among the Australian Aborigines» Nature 141 (3563): 263–264.  doi:10.1038/141263a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  12. «EXPLORING WAYS OF KNOWING, PROTECTING & ACKNOWLEDGING ABORIGINAL TOTEMS ACROSS THE EUROBODALLA SHIRE FAR SOUTH COAST, NSW» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  13. Meletinsky, Eleazar M.. (2014). The Poetics of Myth by Eleazar M. Meletinsky.. Taylor and Francis ISBN 978-1-135-59913-3. PMC 869095640. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  14. (Ingelesez) Berndt, Ronald M.; Berndt, Catherine H.. (1948-06). «SACRED FIGURES OF ANCESTRAL BEINGS OF ARNHEM LAND» Oceania 18 (4): 309–326.  doi:10.1002/j.1834-4461.1948.tb00487.x. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  15. (Ingelesez) Eliade, Mircea. (1967-08). «Australian Religions. Part III: Initiation Rites and Secret Cults» History of Religions 7 (1): 61–90.  doi:10.1086/462555. ISSN 0018-2710. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  16. «Arhnem Lurraldeko Mitologia» trove.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  17. Swain, Tony. (1993). A place for strangers : towards a history of Australian Aboriginal being. Cambridge University Press ISBN 0-521-43005-4. PMC 26542619. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  18. Sinding Jensen, Jeppe. (2016). Myths and Mythologies: A Reader.. ISBN 978-1-315-47576-9. PMC 951975382. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  19. «The painters of the Wagilag Sisters story.» trove.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  20. «The legend of the Wawilak sisters» trove.nla.gov.au (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  21. (Ingelesez) «Saltwater country» Top End Coasts (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  22. The Encyclopaedia of Aboriginal Australia : Aboriginal and Torres Strait Islander history, society and culture. Aboriginal Studies Press for the Australian Institute of Aboriginal and Torres Strait Islander Studies 1994 ISBN 0-85575-234-3. PMC 220939404. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  23. (Ingelesez) Yengoyan, Aram A.. (1979-10). «Economy, Society, and Myth in Aboriginal Australia» Annual Review of Anthropology 8 (1): 393–415.  doi:10.1146/annurev.an.08.100179.002141. ISSN 0084-6570. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  24. (Ingelesez) Nicholls, Christine Judith. «'Dreamtime' and 'The Dreaming' – an introduction» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekak

aldatu