Atondoko krimena 1884 urteko azaroaren 22an Atondo herrian gertatutako gizahilketa bat izan zen. Toribio Egiak Manuel Martiarena Atondoko apaiza eta Martina serora erail zituen. Biharamunean Iruñean atxilotu, epaiketan heriotza zigorra jarri eta 1885 urteko urtarrilaren 15ean garrotez exekutatu zuten jendaurrean. Nafarroan izandako azken exekuzio publikoa izan zen.

Atondoko krimena
Motaerailketa
Data1884ko azaroaren 22a
KokalekuAtondo
HerrialdeaEspainia
Pertsona hilak2

Gertaeren bilakaera

aldatu

Toribio Egia arlote hemiplegikoa zen eta errukiturik apaizak aterpea eman zion bere etxea gizahilketaren bezperan. Martina serora berarekin eztabaida izan ondoren labankadaz erail zuen. Apaizak seroraren gorpua aurkitu zuenean eskopetaren bila joan baina Toribio Egiak aurrea hartu eta apaiza ere labankadaz erail zuen. Apaiz etxean urrezko eta zilarrezko txanponak lapurtu ondoren, Iruñera joan zen, La Perla ostatuan gela bat hartuz. Atondoko hilketaren berria zabaldu zenean, Mikaela Erro ostatuko nagusiak susmoak berehala hartu zizkion Toribio Egiari, odoleztatutako arropak eta txanponak ikusita. Poliziari ohartarazi eta atxilotu egin zuten. Epaiketa 1885eko urtarrilean izan zen eta bederatzi hilabete beranduago exekutatu zuten.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.