Atef Abu Saif (Gaza, 1973ko ekainaren 20a) idazle palestinarra da.[1] Jabaliako errefuxiatu-esparruan jaio zen, Gazako zerrendan. Birzeiteko Unibertsitatean eta Bradfordeko Unibertsitatean ikasi zuen, Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko doktoretza lortu aurretik. Zientzia Politikoen irakaslea da Al-Azhar Unibertsitatean, Gazako zerrendan, eta Ramallahko Politika Publikoen Institutuak argitaratzen duen Siyasat aldizkariko editorea da.[2]

Atef Abu Saif

kultura ministro

2019ko apirilaren 13a - 2024ko martxoaren 31
Ehab Bessaiso (en) Itzuli - Emad Al-Din Hamdan (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaJabaliako errefuxiatu esparrua1973ko ekainaren 20a (51 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
HeziketaBradfordeko Unibertsitatea
Birzeiteko Unibertsitatea
Florentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politologoa eta eleberrigilea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Al-Fatah

IMDB: nm9464930 Facebook: atefdrsaif Edit the value on Wikidata

Abu Saifek hainbat eleberri eta kontakizun-bilduma idatzi ditu laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran idazten hasi zenetik. A suspended Life (2014) izeneko eleberria Arabic Man Booker 2015 sarirako aukeratu zuten[3]. Beste bost eleberri ere argitaratu ditu: Shadows in the memory (1997), Tale of the Harvest Night (1998), The Snow Ball (2000), The Salty Grape of Paradise (2003), eta Running in Place (2019). Horretaz gain, kontakizun laburren bi bilduma argitaratu ditu: Everything is Normal eta Stories from Gaza Time. Abu Saifek Gazari buruzko kontakizun laburren bilduma bat ere argitaratu du, The Book of Gaza (Gazako Liburua) izenekoa, hainbat egileren kontakizunak, tartean berea ere, jasotzen dituena.[4]

Gazako 2014ko gatazkari buruzko bere kontaketa ingelesez argitaratu zen, The Drone Eats with Me: Diaries from a City Under Fire izenarekin, Noam Chomskyk idatzitako hitzaurrearekin.[5] Mendebaldeko argitalpenetan agertu ziren bere egunerokoen pasarteak, hala nola Slate, Guernica, The Guardian eta The New York Times kazetetan.[6]

Abu Saifen Running in Place eleberria hebreerara itzuli eta Israelen argitaratu den Gazako lehen eleberria da.[7]

2018ko otsailaren 5ean, Fatahko Informazio, Kultura eta Ideologia Batzordeak Fatahko bozeramaile izendatu zuen. 2019az geroztik Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa da eta Zisjordanian bizi da.[8]

2019ko martxoan, Palestinako Aginte Nazionaleko WAFA albiste agentziak argazki batzuk argitaratu zituen, zeinetan Saif agertzen baitzen, larri zaurituta ospitale batean. Agentziak adierazi zuen Saifen kontrako erasoaren atzean Hamas zegoela, baina Hamasek ukatu egin zuen eta inork ez zuen erasoa erreibindikatu.[9][10]

2014an egin zuen bezala, 2023ko azaroan ere, Israel Gazaren kontra egiten ari den erasoen berri ematen duen egunerokoa argitaratu da zenbait egunkaritan.[11][12]

Idazlanak

aldatu
  • A suspended Life (2014)[3]
  • Shadows in the memory (1997),
  • Tale of the Harvest Night (1998),
  • The Snow Ball (2000),
  • The Salty Grape of Paradise (2003)
  • Running in Place (2019).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  2. «Atef : Arabic Fiction» web.archive.org 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  3. a b (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  4. The Book of Gaza. English PEN.
  5. Atef Abu Saif. The Short Story Project 6 October 2021.
  6. (Ingelesez) «Atef Abu Saif | The Short Story Project» shortstoryproject.com 2021-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  7. Saab, Sheren Falah. «The Real Mystery Behind an Excellent Detective Story Set in Gaza» Haaretz.
  8. (Ingelesez) Press, Comma. «Atef Abu Saif | Comma Press» commapress.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  9. (Gaztelaniaz) «Un novelista palestino fue brutalmente atacado por miembros del grupo terrorista Hamas» infobae 2019-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  10. Akram, Fares. (March 19, 2019). «Rare protests erupt against Hamas' 12-year rule over Gaza» Fox News.
  11. (Ingelesez) Saif, Atef Abu. (2023-11-13). «‘It was nearly sunset when I saw death up close’: a Gaza diary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  12. Berria. (2023-11-14). ««Ordu bat edo bi iraungo du agian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).

Kanpo estekak

aldatu