Atbara
(«Atbara ibaia» orritik birbideratua)
Atbara (arabieraz: نهر عطبرة; translit: Nahr 'Atbarah) Afrikako ipar-ekialdeko ibaia da, Nilora isurtzen den azken ibaiadar handia. Etiopiako ipar-mendebaldean sortzen da, Tana lakutik 50 km iparraldera eta Gondarretik 30 km mendebaldera. 805 kilometroko luzera du eta Sudango Atbara hirian Nilorekin elkartzen da.
Atbara | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.120 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°25′17″N 37°05′07″E / 12.42131°N 37.08528°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 4 km² |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Ur-emaria | 374 m³/s |
Bokalea () | Nilo |
Urteko hilabete gehienetan Atbara ibaixka bat besterik ez da eta Nilo ibaiari egiten dion ur ekarpena oso txikia da. Eurite garaian (ekainetik urrira), ordea, uraren maila 5 metro inguru goratzen da. Emari handiena abuztuan izaten du, batez beste 2002,7 m³/s [1], hots, Nilo ibaiak daraman uraren %25.
Ibaiadar nagusia Tekezé ibaia du.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Etiopiako mapak Perry-Castañeda Library Map Collection, University of Texas.