Ataujia

Metalezko azalean eginiko ildo batean zilarrezko edo urrezko hariak txertatzearen artisau teknika, damaskinatuaren aurrekaria

Ataujia metalezko azal batean gubilez eginiko ildo batean zilarrezko edo urrezko hariak txertatzearen artisau teknika bat da, damaskinatuaren aurrekaria.[1][2]

Ataujia Mizenaseko brontzezko labaina batean (k.a. XV mendea)
Zeltiar lepokoa, ataujiaz apaindua (k. a. II-III mendea)

Izena aldatu

Ataujia at-tawsiya hitz arabiarretik dator (adornatzea); Errenazimendu garaian teknika asko hedatu zen, eta horren erakusgarri dira beste hizkuntzetan ere gorde izan diren zenbait arkaismo: tausia (italiarrez), atauxia (katalanez), tauchie (frantsesez), ataujía (espainiarrez), tauschierung (alemanez), tauxia (portugesez), eta tauzóvani (txekiarrez).[3]

Teknika aldatu

Ataujia zurgintzan erabiltzen den tarazea lanaren parekoa da, baina metalean eginik. Hau da: oinarrizko metal batean jangune bat egitea, jangune hori beste metal batez betetzeko.[4][5]

Historia aldatu

Zelten garaitik erabilia bazen ere,[6] Al Andalus garaian indar handia hartu zuen, batez ere Toledon, arte hispaniar-arabiarraren ezaugarri bihurtzeraino.[2] XVI. mendean oraindik ezaguna zen,[1] baina gerora galdu egin zen. XIX. mendean artisau eibartarrek berreskuratu eta hobetu zuten,[7] teknika berriari damaskinatu izena emanez.[8] Azken honen hedapenarekin, ataujia hitza damaskinatuaren sinonimotzat hartzeko joera zabaldu da, baina espezialistek oraindik teknika biak ongi bereizten dituzte.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «ARMAS DE CAZA - HUNTING GUNS: Página 1 - EL GRABADO, sus diferentes técnicas artesanales» ARMAS DE CAZA - HUNTING GUNS (Noiz kontsultatua: 2019-06-29).
  2. a b Larrañaga, Ramiro. El damasquinado de Eibar. .
  3. (Gaztelaniaz) «ATAUJÍA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2019-06-29).
  4. Salin, Édouard. (1951). «Les techniques de la damasquinure en Gaule mérovingienne» Gallia 9 (1): 31–52.  doi:10.3406/galia.1951.1292. (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
  5. (Gaztelaniaz) AGUIRRE SORONDO, Antxon. (2008-07-18). «María Asunción Nogués. Damasquinado: Historia» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-29).
  6. «Ve stopách předků - Keltoi - Boiohaemum - Boios Jak žili Keltové, Germáni, Slované, archeologie a archeoparky - 3.27 Kovotepectví - techniky - Tauzování» www.keltoi.cz (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
  7. (Gaztelaniaz) Alonso, Juan Luis. (2009-03-15). «El damasquinado o damasquino de Toledo» Leyendas de Toledo (Noiz kontsultatua: 2019-06-29).
  8. «ataujia | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-29).
  9. Laffineur, Robert. (1974). «L'incrustation à l'époque mycénienne» L'Antiquité Classique 43 (1): 5–37.  doi:10.3406/antiq.1974.1729. (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).

Kanpo estekak aldatu