Atari eztabaida:Euskal Herriko Wikiatlasa/Asteko argazkia
Argazki lehiaketarako irizpideak eta funtzionamendua finkatu
aldatu- Kaixo denoi! Atal hau polita izan daiteke eta EU WPn ezohikoa den jendea erakar dezake, baina baditu nire ustez zenbait ahuldade, tartean anbiguotasuna eta funtzionamendu zehaztugabe bat. Hasteko, Atarira eraman dut lehiaketa guztia (hutsik orain arte), arazorik planteatzen ez duelakoan. Eztabaida, Atariari buruz eztabaidatzeko tokia da.
- Beharbada hau hitz eginda zegoen eta hala bada barka, baina bada indefinizio bat funtzionamenduan. Noiz bukatzen da bozketa epea? Zenbat denboraz egon beharko lirateke argazkiak bueltaka Asteko Argazkian? Nork bere buruari bozka diezaioke? Ez liguke txarrik egingo argitasunaren karietara horrelako gauzak finkatzea, atal honi erregulartasun bat eman.
Proposamena
aldatu- Bozketa-epea:
- Hilabetean behin lau argazki aukeratu. Mugaeguna: hilabeteko azken igandean, 24:00etan.
- Asteko argazkiaren erakusketa:
- Hautatutako argazkiak hurrengo hilabeteko Asteko Argazkian erakutsiko dira txandaka
- Irizpideak (batzuk):
- 1.Bereizmena: handia / txikia (argazki lausoa)
- 2.Kolore-kontrastea: handia / txikia (tonu lauak)
- 3.Argi-konpentsazioa: orekatua / desorekatua
- 4.Planoa: orokorra (barreiatua) / hurbila (nabarmendua)
- 5.Gaia: interesgarria / arrunta
- 6.Efektu orokorra: lilura (xarma) du / arrunta da
Egin iruzkinak / gehitu irizpideak hemen edo goian. -Iñaki LL (eztabaida) 22:57, 19 maiatza 2016 (UTC)
- Proposatu dituzun irizpideekin ados, halere orain arte irudien aukeraketa nahiko irizpide pertsonalengatik bada, nik uste gehienbat, eta geure Wikipedian orokorrean gertatzen den bezala, jende gutxi garelako eta maiz denbora epez larri xamar gabiltzalako dela da.
- -Euskaldunaa (eztabaida) 07:39, 20 maiatza 2016 (UTC)
- Bai, ulertzekoa, hala ere, garrantzizkoa da nire ustez segurtasun bat ezartzea, zehaztea, funtzionamenduan konfiantza sortzeko (bai, talde txikian gauzek bestela funtziona dezakete, baina ez dut uste WPren bokazioa hori denik, edo hori izatea nahi dugunik). Hilabete nahiko epe zabala da hurrengo hileko argazkiak aukeratzeko, uste dut hainbesterako ematen duela. Goiko irizpideak gutxi gorabeherako gida bat dira balorazioa egiteko eta, inoiz eztabaidarik izanez gero, zeri heldu edukitzeko. Gehiago erants daitezke, ni amateurra baino ez naiz.
- Lehiaketarako bi irizpide gehiago:
- Hilabetean argazki gutxi badaude, beste hilabetez luza daiteke lehiaketarako epea.
- Hiru boto edo gutxiago egonez gero, ez da argazkiari buruzko bozketa ontzat emango.
- -Iñaki LL (eztabaida) 22:20, 20 maiatza 2016 (UTC)
- Kaixo! Gai honen inguruko iritzia zera da: ez ditzagun jarri arauak berez funtzionatzen duten gauzetan. Arauak ahalik eta gutxiago hobeto. Jende kopurua igotzen denean, gauzak konplexuago egiten direnean, orduan uste dut jarri behar direla arauak. Komunitate txikia gara eta komunitate horretarako egokia den sistema aurkitu behar dugu. Nor arduratuko da epe horiek betearazteaz? Dagoeneko, nahiko larri ibiltzen gara asteroko txantiloiak berritzen. Zuk diozuna Iñaki oso probetxuzkoa iruditzen zait, baina gehiago ikusten dut oraingoz irizpide edo jarraibide batzuk bezala lankideek bozkatzeko garaian kontuan hartu beharrekoak. Ados nago, adibidez, hiru boto edo gutxiago egonez gero, ez da argazkiari buruzko bozketa ontzat emango. Baditugu argazki batzuk aldeko bozka gutxirekin eta horiek denbora bat pasata, ezabatzeko aukera emango nuke. Gainerakoan, ez nuke jarriko bozkatzeko eperik. Labur esanda: arauak gutxi (ezabatzeko aukera eman proposamena eta hilabetera aldeko 3 bozka izan ez baditu) eta gainerakoan bozka ematen duenarentzako irizpide lagungarriak izatea. --Xabier Cañas (eztabaida) 05:22, 21 maiatza 2016 (UTC)
- Kaixo Xabier, ados, arauak zenbat eta gutxiago eta hobeto, baina parte hartzen duenak segurtasun bat nahi du prozedurari buruz, eta segurtasun hori ematea ez dut uste sobera dagoenik. Nik neronek ez dakit nola funtzionatzen duen, arrastorik ez, botoen kolore berde, gris eta gorriaz gain, fede ekintza bat dela ere esango nuke. Nondik norako batzuk jar daitezke artikuluaren buruan; besterik da funtzionamenduan gorabeherak edukitzea denetara heltzen ez garelako. Igandearen ordez, hilabetearen azken eguna jar daiteke argiagoa izango bada. Gainera, mugaeguna jarriz gero, edozein lankidek erabaki dezake finkatutako mugaegunaren eta botoen arabera azken balorazioa egitea, eta hilabetekoa garbitzea. Nik adierazitako argazi-baloraziorako irizpideak ez dira zerbait automatikoa, erreferentzia objektibo batzuk baizik, berberak lagungarri erabil ditzakeenak. -Iñaki LL (eztabaida) 08:05, 21 maiatza 2016 (UTC)
- Kaixo! Nik neuk ez dut bozketetan parte handirik hartu, eta ez zait argi gelditzen noiz eta zenbatero eman botoak, edo argazkiak noiztik dauden. Uste dut ongi legokeela bozketa 2016ko maiatzeko bozketa izendatzea adibidez, bozketan hautatutako argazkiak ekainean azalduko direla azalduz eta Iñakik esan bezala orriaren hasieran irizpide batzuk ezarriz. Honek erabiltzaile berri edo puntualek bozketan parte hartzea erraztuko lukeela uste (espero) dut. Hile bakoitzean bozketa atala eta hurrengo hileko bozketarako argazki proposamenen atala egon liteke. Hautatzen ez diren argazkiak hurrengo hileko bozketara joango diren ala ez ere argitu liteke, honetarako irizpideren bat ezarriaz. Arau kontua baino, ulergarritasun kontua da gehiago, betiere funtzionatzen ez badu oraingora itzuli gaitezkeela kontutan hartuta. -Lainobeltz (eztabaida) 08:32, 21 maiatza 2016 (UTC)
- Kaixo Xabier, ados, arauak zenbat eta gutxiago eta hobeto, baina parte hartzen duenak segurtasun bat nahi du prozedurari buruz, eta segurtasun hori ematea ez dut uste sobera dagoenik. Nik neronek ez dakit nola funtzionatzen duen, arrastorik ez, botoen kolore berde, gris eta gorriaz gain, fede ekintza bat dela ere esango nuke. Nondik norako batzuk jar daitezke artikuluaren buruan; besterik da funtzionamenduan gorabeherak edukitzea denetara heltzen ez garelako. Igandearen ordez, hilabetearen azken eguna jar daiteke argiagoa izango bada. Gainera, mugaeguna jarriz gero, edozein lankidek erabaki dezake finkatutako mugaegunaren eta botoen arabera azken balorazioa egitea, eta hilabetekoa garbitzea. Nik adierazitako argazi-baloraziorako irizpideak ez dira zerbait automatikoa, erreferentzia objektibo batzuk baizik, berberak lagungarri erabil ditzakeenak. -Iñaki LL (eztabaida) 08:05, 21 maiatza 2016 (UTC)
- Kaixo! Gai honen inguruko iritzia zera da: ez ditzagun jarri arauak berez funtzionatzen duten gauzetan. Arauak ahalik eta gutxiago hobeto. Jende kopurua igotzen denean, gauzak konplexuago egiten direnean, orduan uste dut jarri behar direla arauak. Komunitate txikia gara eta komunitate horretarako egokia den sistema aurkitu behar dugu. Nor arduratuko da epe horiek betearazteaz? Dagoeneko, nahiko larri ibiltzen gara asteroko txantiloiak berritzen. Zuk diozuna Iñaki oso probetxuzkoa iruditzen zait, baina gehiago ikusten dut oraingoz irizpide edo jarraibide batzuk bezala lankideek bozkatzeko garaian kontuan hartu beharrekoak. Ados nago, adibidez, hiru boto edo gutxiago egonez gero, ez da argazkiari buruzko bozketa ontzat emango. Baditugu argazki batzuk aldeko bozka gutxirekin eta horiek denbora bat pasata, ezabatzeko aukera emango nuke. Gainerakoan, ez nuke jarriko bozkatzeko eperik. Labur esanda: arauak gutxi (ezabatzeko aukera eman proposamena eta hilabetera aldeko 3 bozka izan ez baditu) eta gainerakoan bozka ematen duenarentzako irizpide lagungarriak izatea. --Xabier Cañas (eztabaida) 05:22, 21 maiatza 2016 (UTC)
Botoen funtzionamendua 2
aldatuEgun on! Gauzak pixka bat zehaztearren, uste dut ez datorrela gaizki gogoraraztea nork bere buruari ezin diola bozkatu, arau nahiko sinple eta zabaldua bestalde. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 08:51, 19 abendua 2016 (UTC)
Getariako sagua
aldatuUrte berri on deigula, pentsamendu azkar bat baino ez: nork aukeratu du eta zenbat botorekin "Getariako sagua" asteko argazkia izatea? Ez baitago zerrendan. Sobera dago esatea, fair playrik gabe ez zaigu ezer geratzen. Eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 21:23, 1 urtarrila 2017 (UTC)
- Bozkatuena izan zen orain dela bi aste 4 botorekin.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:55, 1 urtarrila 2017 (UTC)