Atari:Hezkuntza/Wikinagusi
WikiNagusi lantegia (Baiona, 2018-07-02). Wikinagusi UEUrekin batera sortutako ekimena da.
Unibertsitateko hainbat irakasle erretiro garaira heltzen ari direnean, hori aukera bikain moduan ikusten dugu. Ondo mugitzen bagara UEUko ‘nagusi’ edo ‘seniorrek’, premiarik gabe eta erritmo lasaian, ekarpen esanguratsu bat egin dezakezue unibertsitate mailako euskaran.
Helburuak
aldatuWikimedia familiako egitasmoak ezagutzea (Wikipedia, Wikidata, Commons, Txikipedia) eta ADITU moduan lan egiteko aukerak ezagutzea eta berorietan trebatzea. Zer egin? Euskal Wikipedia indartzen laguntzea! Batetik, unibertsitateko adituak dira alor batean, eta gai horretaz ondo dakite testuak orrazten. Bestetik, Euskal Wikipediako Hezkuntza programa martxan jarri da aurten, unibertsitateko ikasleek Wikipediako 1000 artikulu berri sortzen ari dira eta orrazketa-lan handia egin behar da hor. Eta zer? Bada, wikinagusiak lagundu dezakeela gazteak idatzi duena zuzentzen edo txukuntzen.
Baionan, uztailaren 2an, lehenengo saio bat antolatu genuen. Egun osoko ikastaroan azaldu genuen plana eta Wikipedian aritzeko oinarrizko formazioa zabaldu genuen. Hurrengo bilkura bat egingo dugu azaroan. Talde-dinamika bat sortu nahi dugu eginkizun hau proiektu kolektibo gisa bideratzeko.
Nondik hasi
aldatuHemen bilduko ditugu garrantzitsuak diren loturak:
Alor bat wikipedian nola dagoen aztertzeko pistak:
- Wikipedia:Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda
- Behar handieneko hutsuneak nire alorrean. (Petscan tresnarekin).
Ingelesezko "Computing" kategoriatik tiraka... frantses, espainiera, errusiera eta katalanezko wikipedietan bai, baina euskarazkoan ez dauden artikuluak, duten kontsulta-kopuruaren arabera ordenatuta. 2 mailatako azpikategoriak aztertuta. Ikus azalpen orokor hau: Zer falta da nire jakintza eremuan?[1]
Bilerak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Gonzalez, Galder. «Zer falta da nire jakintza eremuan? Erantzunen bila Petscan eta Massviews tresnekin» EWKE bloga (Noiz kontsultatua: 2017-11-27).