Euskal prentsa euskaraz argitaratzen den prentsa da, paperezkoa zein ez. Euskal prentsa gehiena Euskal Herrian argitaratzen da (horren adibide nagusiak Berria eta Argia izanik), baina badira Euskal Herritik kanpora argitaratzen diren edo argitaratu diren euskal agerkariak ere, hala nola Euzko-Gogoa, Jokin Zaitegik 1950ean, Guatemalan, sortutako iritzi eta literatura aldizkaria.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskarazko prentsaren ibilbidea azaltzen duen bideoa.

Hala ere, bada euskal prentsa definitzeko beste modu sotilago bat, hots soilik hizkuntzari erreparatzen ez dion modu bat. Modu horren arabera, euskal prentsa euskaraz idatzita dagoena ez ezik "Gu gara euskal prentsa" izenez 1976an abiatutako mugimenduari lotuta datorrena da. Mugimendu hori Jakin, Anaitasuna, Zeruko Argia eta Goiz Argi aldizkariek jarri zuten martxan. Mugimendu horren ezaugarri bakarra ez zen euskara izan, baizik Euskal Herriaren izaera nazionala ere bai. Gauzak horrela bereizi beharra dago euskarazko prentsa eta euskal prentsa: euskarazko prentsa euskaraz argitaratutako guztia da, eta euskal prentsa aipatutako mugimendu hartatik eratorritakoa, harekin fidel jarraitzen duena hain justu[1].

Euskal prentsa

aldatu
 
kioskoa

Euskaraz argitaratzen den prentsa idatzian hainbat proiektu dabiltza batera. Guztiek Creative Commons lizentziak hautatu izan dituzte. Horra osatu beharreko zerrenda:

Erreferentziak

aldatu
  1. Jexuxmari., Zalakain,. (D.L. 1993). Joxemiren uzta : euskal prentsa herri proiektua da. Txalaparta ISBN 8481369047. PMC 434065900. (kontsulta data: 2018-07-02).
  2. «Araba - Alea.eus» alea.eus (kontsulta data: 2019-01-22).
  3. Albistea ARGIAren webgunean.(2010-01-31).
  4. ARGIAren oharra Twitter-en. (2012-10-19).
  5. «Zumaiako albisteak - Baleike.eus» baleike.eus (kontsulta data: 2019-01-22).
  6. Berriaren lizentzia egunkariaren webgunean.
  7. «Debagoieneko albisteak - Goiena.eus» goiena.eus (kontsulta data: 2019-01-22).
  8. «Goierriko Hitza - Goierriko albisteak» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2019-01-22).
  9. «Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz - Hiruka.eus» hiruka.eus (kontsulta data: 2019-01-22).
  10. «Tolosaldea interneten - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2019-01-22).
  11. «Azpeitiko ataiye. Sarrera - Uztarria (Azpeitia)» uztarria.eus (kontsulta data: 2019-01-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu