Bideoa

Bideo honetan pirata euskaldunen gaineko zortzi datu azaltzen dira.

Edukien arduradunak

aldatu

Informazio iturriak

aldatu
  1. Anton Garai gorliztarra XV. mendean Galizian aritu zen bandera guztietako merkatal-ontziak harrapatzen, Espainiako Errege-erregina Katolikoek zigortu zuten arte.
  2. Pedro Larraondo, bizkaitarra ere, Mediterraneo itsaso aldean aritu zen. Kondairak dioenez, arabiar armadak harrapatuta, Islamera bihurtzea ukatzeagatik lepoa moztuta hil zuten.
  3. Campanario” izenaz ezaguna zen Pedro Agirreren omenez, Donostiako Piratek pertsonaia garrantzitsu bati "Ezkila kapitaina" izena ematen diote Aste Nagusian.
  4. Jean Laffite lapurtarra da ezagunenetako bat. Izan ere, One Piece manga eta anime ospetsuko pertsonai bati izena eman dio.
  5. Michel le Basque pirata lapurtarrak 1666 urtean Margarita espainiar galeoitik milioi bat piastra eraman zituen.
  6. Hendaiatik irten zen Joanes Zuhigaraitxipi, edo “Kortsario Txipia”. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi harrapatu zituen, Frantziako erregearen patentearekin.
  7. Ixtebe Pellot askotan harrapatu zuten, baina guztietan ihes egitea lortzen zuenez, “le renard basque” edo “euskal azeria” ezizena egokitu zitzaion.
  8. XIX. mendekoa da Fermin Mundaka bermeotarra. Mexikoko Isla Mujeresen bere etxaldea, Hacienda Mundaca, eta hilobia, hutsik, mantentzen dira oraindik gaur egun.


Lotutako artikuluak

aldatu

Erabilitako irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu