Isla Mujeres uhartea Mexikoko Quintana Roo estatuan dago, Karibe itsasoan, Yucatán penintsulan. Uhartea Quintana Rooren hamaika udalerrietako bat da. Cancúnetik hamahiru kilometrotan dago eta komunikazio nagusia handik ateratzen den ferria da. Oso toki turistikoa da.

Isla Mujeres uhartea

Oso toki turistikoa da.
Geografia
KokapenaKaribe itsasoa
Politika
Herrialdea Mexiko
EstatuaQuintana Roo
Gizartea
Biztanleria12.642 (2010)
Mapa.

Historia

aldatu

Isla Mujeres Maia herriaren lurraldea zen, herri honek uhartea Ixchel, Ilargiaren eta ugalkortasunaren jainkosari eskaini zion. Hori zela eta, fededunek haien hondartzetan emakumeen itxurako irudien eskaintzak egiten zizkioten. Emakume gazteek, bestetik, nerabetasunean, erromesaldian, hara joan behar zuten. 1517an, espainarrek, Francisco Hernández de Córdobaren agindupean, uhartea inbaditu zuten. Haiek, jainkosari egindako eskaintzak ikusi zituztenean, jarri zioten Isla Mujeres izena. Urtetan uhartea iheslarien eta piraten babeslekua izan zen.

Uhartearen hegoaldean maien tenplu baten aztarnak godertzen dira.

Aipatzekoa da baita ere Hacienda Mundaca izeneko etxaldea, Fermin Mundaka Maretxaga esklabo-trafikatzaile bermeotarrak eraikia.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu