Astaputz belzkor
Astaputz belzkorra (Bovista nigrescens) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da. Ez du balio gastronomikorik, batez ere heltzen denean, gleba zuria izateari uzten dionean. Ez da ohikoa Euskal Herrian.
Astaputz belzkorra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Bovista | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Bovista nigrescens Pers., 1794 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Karpoforoa: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Globo itxura apur batekin. Hasieran ilegabea eta zuria da, ondoren soildu eta pitzatu egiten da, azkenik, kolore arre-purpura distiratsua hartzen du, oinarri ilunarekin eta paperaren itxurarekin zahartzean. Fase honetan, kanpoko geruza ireki egiten da, goiko aldetik zirrikitu bat zabaltzen zaio, masa beltzaxka eta hauts itxurakoa ikusten utziz.
Haragia: Gleba, hasieran, trinkoa eta zuria da, perretxikoa gaztea denean, ondoren kolore arre-purpura bat hartzen du esporak heltzen direnean, azkenik, masa ilunago bat geratzen da, espora-masak osatua.[1]
Jangarritasuna aldatu
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[2]
Nahasketa arriskua aldatu
Bovista plumbea delakoarekin, hau txikiagoa da eta zahartzean berunaren kolorea hartzen du.[3]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean, nahiko ohikoa larreetako belarretan.[4]
Banaketa eremua aldatu
Amerika osoa, Europa, Errusia, Australia, Kaukasia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 517 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 692 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 508 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 304 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..