Arto-gurutzeak edo Arto-kristoak arto-orez egindako Jesu Kristoren irudikapenak dira, artoaren kanaberaren muina erabiliz. Artoaren kanaberarekin orea Mesoamerikako zenbait eremutan egiten zen, batez ere Mexikoko Michoacan estatuan eta Guatemalan. Mota horretako arte herrikoiaren hainbat adibide daude, batez ere Espainian eta Mexikon bertan. Euskal Herrian ere badira horrelako gurutzeak. Teknika konkistaren aurrekoa da eta birrindutako arto-kanaberaren muineko orea moldeatuz egiten zen.

Arrasateko San Frantzizkoko Komentuaren Santo Kristo.
Vera Kruzeko kapera Lekeition.

Historia aldatu

1492. urtean hasitako prozesu ebanjelizatzailetik abiatuta, Latinoamerikako arte kristaua, batez ere Mexiko, Peru, Ekuador eta Guatemalako zonaldeetan, bi eragin ezberdinen ondorioz sortu zen: kolonial aro osoan kontinentera eramandako espainiar ereduak, eta hispaniar aurreko jainkoen irudikapenean erabilitako indigenen moduak; azken horien artean, bertako materialekin egindako figurak modelatzea dago, hala nola Michoacán eta Mendebaldeko Mexikon arto-orea, batez ere. Ondoren, teknika artistiko hori Latinoamerikako beste herrialde batzuetan ere erabili zuten.

Mexikoko Michoacan eskualdeko indigenek, purepetxek (espainiar konkistatzaileek taraskoak deituak), teknika honen bidez egiten zituzten beren jainkoen eskulturak. Prozedura honen helburua zen eskultura mota hauek gudu-zelaira eraman ahal izan haien arintasunari esker.

Espainiarren etorrerarekin, debekatu egin zen irudikapen pagano horiek egitea, baina teknikak iraun egin zuen, kolonizatzaileek ekarritako erlijio berrira egokituta, katolizismora. Hortik aurrera, Santuen, Birjinen eta, batez ere, Kristoren irudiak egiten hasi ziren teknika honen bidez.

Une horretatik aurrera, indigenek egindako iruditeria kristaua inportatzen hasi zen Europako herrialdeetara, hala nola Espainiara. Espainian bertan, Kanariar Uharteak dira mota horretako kristorik gehien duten eskualdeak, eta hamar dira guztira. Logikoa da, artxipelago hau "lotura-zubia" baitzen hiru kontinenteren artean: Europa, Afrika eta Amerika.

Adibideak aldatu

  Mexiko aldatu

  Euskal Herria aldatu

  Espainia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu