Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa

Artetako museo etnografikoa» orritik birbideratua)

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa bilduma museografiko iraunkorra da, Artetako (Ollaran) Fantikorena etxean dagoena, Nafarroa Garaian.

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArteta
Koordenatuak42°51′43″N 1°52′11″W / 42.861935°N 1.86986°W / 42.861935; -1.86986
Map
Webgune ofiziala

Bilduma aldatu

Bisitariak antzinako Nafarroako hainbat pieza ikusteko aukera dauka, hauek pilatuta daudelarik beren testuinguruan eta ogibidearen arabera. 8.000 objektu inguru ikus daitezke, Erdi Arotik 20. mendeko lehen erdira artekoak[1]. Oharrik gabe daude objektu gehienak.

Horretaz gain, Joxe Ulibarrena artista eta etnografoaren hainbat lanekin girotua dago erakusketa.

Historia aldatu

Museoa Berriobeiti herrian ireki zen lehenez 1964ean Ulibarrenaren ekimenez[2]. 1974ean bere ondorengoek berrantolatu zuten, eta 1982an Mariscal Pedro de Navarra Fundazioak babesa eman zion, Ulibarrena familiaren bilduma zabaldu eta hobetu egin zelarik.

1986an museoa Artetara lekualdatu zen, non Joxe Miel Barandiaranek inauguratu zuen egoitza berria. Fundazioak Nafarroako gobernuarekin lankidetza  hitzarmen bat sinatu zuen ondoren, Nafarroako museoen sarean sartuz[3].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Museo Etnografikoa. Nafarroa Turismoa.
  2. «Joxe Ulibarrena eskultore nafarra hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  3. (Gaztelaniaz) museoetnograficoarteta. (2017-04-06). «historia del museo» Museo Etnográfico de Reino de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).

Kanpo estekak aldatu