Joxe Ulibarrena

nafar eskultorea eta etnografoa

Joxe Ulibarrena Arellano (Azkoien, 1924ko urtarrilaren 25a - Uterga, 2020ko apirilaren 20a) euskal herritar eskultore, etnografo eta sustatzaile kulturala izan zen.[1][2]

Joxe Ulibarrena

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Luis Ulibarrena Arellano
JaiotzaAzkoien1924ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaUterga2020ko apirilaren 20a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta etnografoa
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Gerra zibilaren hasieran hamaika urte besterik ez zituela, matxinoek 46 urtezko aita eta 15 urtezko lehengusina erail zituzten. Gudak zeharo markatu zuen bere bizitza.[3]

Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan eskulturagintza ikasi ondoren, 1945 eta 1947 artean Burgosen Valeriano Martínez eta Eulogio Valladolidekin batera lan egin zuen. 1950ean beka lortu eta Parisera joan zen Arte Ederretako Eskolan ikastera, Marcel Gimond irakaslea izanik.

Frankismoaren aurkako bere jarrera zela eta, Venezuelan eman zituen zazpi urte, non lan erlijiosoak lantzeaz gain Caracasko Euskal Etxean sustatzaile aritu zuen. Etxera itzuli eta Piarres Nafarroakoa Mariskala Fundazioa sortu zuen 1964an, Nafarroako Etnografia Museoa sortu zuena, hasieran Berriobeitin, eta gero Artetan (Ollaran).[4]

Lan nagusiak aldatu

 
San Juan Xarreko Joan Bataiatzailea.

Idazlanak aldatu

  • Escultura, pintura, tapiz (1976)
  • La puerta principal (1978)
  • Museo Etnográfico del Reino de Pamplona (1990)
  • Plástica étnica euskariana (1992)
  • La escultura magistral de Lumbier (1993).
  • Hembrismo, Machismo, Etnología. (1994)
  • Magistrales Obras Vecinales Etnológicas (2000)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Martinez Artola, Alberto. «Ulibarrena Arellano, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  2. «Joxe Ulibarrena eskultorea hil da - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-15).
  3. Diario de Noticias: Joxe Ulibarrena, artesano de lo sencillo a lo hermoso (2007-XII-7)[Betiko hautsitako esteka]
  4. Astiz, Iñigo. «Memoria zizelkatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).

Kanpo estekak aldatu