Arte-ardagaia (Hexagonia nitida) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Kolore marroi-grisaxka du, eta, batez ere, poro oso handiak, angelutsuak eta hexagonalak.

Arte-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaHexagonia
Espeziea Hexagonia nitida

Sinonimoak: Scenidium nitidum, Daedaleopsis nitida.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 12 cm-ra arteko diametrokoa; dimidiatua, gainaldea laua, eremu zentrokideekin. Kolorea: arrea eta arre-beltzaxkaren artean. Ertza biribildua.

Tutuak: Geruza bat da, poro zabalekin eta hexagonalekin, hasieran kolore argikoak, gero arrexkak.

Trama edo bilbea: Suberosoa, potasarekin belztu egiten da.[2]

Etimologia: Nitida epitetoa latinetik dator, garbi esan nahi duen “nitidus” hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Kapela arrea, poro zabalak eta habitata arteetan dira espezie honen ezaugarriak.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Euriteen ondoren agertzen da arteen enborretan edo adar lodietan. Ez da oso ohikoa. Himenioagatik erraz identifikatzen den espeziea da.[4]

Banaketa eremua aldatu

Portugal, Espainia, Frantzia, Italia.[5]

Erreferentzia aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 634 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 468 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 119 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. Hexagonia nitida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu