Ireki menu nagusia

Artaxerxes[1] (antzinako persieraz: 𐎠𐎼𐎫𐎧𐏁𐏂𐎠‎ Artaxšaça,[2]; antzinako grezieraz: Ἀρταξέρξης) Persiako errege akemenestarra K.a. 465-424 urteen bitartean, Xerxes I.aren semea eta ondorengoa. Akemenestar Inperioko seigarren erregea izan zen.

Artaxerxes
Artaxerxes I.jpg
Errege Handi

465 K. a. (juliotar egutegia) - 424 K. a. (juliotar egutegia)
Xerxes I.a Persiakoa - Xerxes II.a
Faraoi

Bizitza
Jaiotza ?
Heriotza Susa, ?
Hobiratze lekua Naqsh-e Rostam
Familia
Aita Xerxes I.a Persiakoa
Ama Amestris
Ezkontidea(k) Damaspia Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Akemenestar dinastia
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa

Iturri grekoetan μακρόχειρ Makrokheir goitizenaz aipatzen da (latinez, Longimanus, eskuluzea), esaten baitzen eskuin-eskua ezkerra baino luzeagoa zuela.

Xerxes erregearen eta Amestris erreginaren bigarren semea zen. Aita gorteko ofizial batek hil zuen, eta Artaxerxesek, erreinaldiaren hasieran, erregetza bermatzearren, bere anaia zaharrena, Dario, hil zuen. Xerxesen beste seme bat, Histaspes, Baktrianan haren aurka altxatu zen zen, baina garaitua izan zen. Printze eskuzabal baten oroitza utzi zuen, Temistokle atenastarra bere erbesteratzean onartu zuelako K.a. 463an eta juduei Jerusalema itzultzen utzi zielako.

K.a. 450ean, atenastarrek, Zimon buru zutela, Zipreri eraso zioten, eta persiarrak garaitu zituzten. Ondorioz, greziarrekiko bakea sinatu behar izan zuen (Kaliasen bakea, K.a. 449-448), eta Kersoneso (gaur egungo Krimeako penintsula) galdu zuen.

Artaxerxes hil zenean, haren seme Xerxes II.ak eskuratu zuen tronua.

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2014-03-28) (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia Bilbo 6 or. .
  2.   Ghias Abadi, R. M. (2004) کتیبه‌های هخامنشی (2. argitaraldia) Teheran: Shiraz Navid Publications 129 or. ISBN 964-358-015-6 .