Ireki menu nagusia

Arro Handia[1] (ingelesez Great Basin) Ipar Amerikako mendebaldeko eskualde zabala da, elkarren ondoko hainbat sakonune endorreiko biltzen dituena. 492.000 kilometro koadroko eremua hartzen du,[2] Estatu Batuetako Kalifornia, Idaho, Nevada, Utah eta Wyomingen eta Mexikoko Kalifornia Beherean.

Arro Handia
Great Basin
Kluft-photo-Black-Rock-Desert-Aug-2005-Img 5081.jpg
Old Razorback Mountain, Black Rock basamortua
Arro Handia hemen kokatua: Ipar Amerika
Arro Handia
Arro Handia
Arro Handia (Ipar Amerika)
Eskualdea  AEB
 Mexiko
Koordenatuak 36° 34′ 43″ N, 118° 17′ 31″ W / 36.5786°N,118.292°W / 36.5786; -118.292Koordenatuak: 36° 34′ 43″ N, 118° 17′ 31″ W / 36.5786°N,118.292°W / 36.5786; -118.292
Eremua 492.000 kilometro koadro
Punturik garaiena Whitney mendia, Sierra Nevada (4.421 metro)
Punturik beherena Badwater, Heriotzaren harana (−85 metro)

GeografiaAldatu

Arro Handiak Estatu Batuetako mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko eremu handia hartzen du. Utahko Wasatch mendilerroa da ekialdeko muga, eta Sierra Nevada eta Ur-jauzien mendikatea mendebaldekoa; bi mendilerro hauek euri-itzala eragiten dute, eta galerazten dute Pazifikoko erauntsiak eskualdera irits daitezen. Iparraldean Snake ibaiaren lautada dago, eta Mojave basamortua hegoaldean.[3]

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia .
  2.   Great Basin Encyclopædia Britannica, britannica.com . Noiz kontsultatua: 2018-1-22 .
  3.   What is the Great Basin? usu.edu . Noiz kontsultatua: 2018-1-22 .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arro Handia