Arrhenia rickenii
Arrhenia rickenii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Arrhenia rickenii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Arrhenia |
Espeziea | Arrhenia rickenii Watling, 1989 |
Basionimoa | Omphalina rickenii |
Sinonimoak: Agaricus helvelloides, Cantharellus cupulatus, Cantharellus helvelloides, Omphalia rustica, Omphalina muralis, Omphalina cupulata, Phaeotellus rickenii, Leptoglossum rickenii.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 cm arteko diametrokoa, laster zabaldu eta inbutu forma hartzen du, gris-arre kolorekoa eta gris-horixka lehor dagoenean. Askotan ildo zentrokideekin eta ertzean gutxi ildaskatuta.
Orriak: Sarritan adarkatuak, urkilatuak edo adartsuak, dekurrenteak, zainen bidez elkartuta, oso estuak, lodiak, zabal. Gris-arre kolorekoak, kapelaren kolore antzekoa dute.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Mehea, zilindrikoa, batzuetan pixka bat kurbatua, kapelaren eta orrien antzeko kolorekoa.
Haragia: Hutsala.[2]
Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilborra, zilbor txikia esan nahi duen "Omphalina" hitzetik. Kapelaren erdian duen zilbor itxurako depresioagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria
Nahasketa arriskua
aldatuLeptoglossum griseopallidum delakoarekin, 2,5 cm arteko diametroarekin, gehienetan opakua, grisaxka kolorekoa, zuntzexka zuriz estalia, eta honek tomentu baten itxura ematen dio. Orri estuak eta okertuak ditu, oso dekurrenteak.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, lurrean, eremu goroldiotsuetan garatzen da.[3]
Banaketa eremua
aldatuAlaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentzia
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 142 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Arrhenia rickenii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.