Arrhenia griseopallida
Arrhenia griseopallida Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Arrhenia griseopallida | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Arrhenia |
Espeziea | Arrhenia griseopallida Watling, 1989 |
Sinonimoak: Omphallina griseopallida, Phaeotellus griseopallidus.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat deprimitua, ertz izurtua eta saihetsekin, gainazal opakua, higrofanoa, gris ilun kolorekoa, beix-zurixka lehortzean.
Orriak: Okertuak, batzuetan anastomosatuak edo tolestuta, beix-grisaxkak, zurbiltzen.
Hanka: 2 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, askotan laburra edo eszentrikoa, ia kolore berekoa.
Haragia: Zurixka, pelargonio usain pixka batekin.[2]
Etimologia: Omphalina terminoa grekotik dator, zilbor txiki, esan nahi duen "omphalos" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Sasoia eta lekua
aldatuZelaietan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Groenlandia, Europa, Errusia, Papua Ginea Berria, Australia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Arrhenia griseopallida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.