Ireki menu nagusia

Arrameleko zubia

eraikitako euskal ondare nabaria

Arrameleko zubia Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubia da. Oria ibaia zeharkatzen du, izen ematen dion Arramele auzoa eta Tolosako Alde Zaharra elkar lotuz.

Arrameleko zubia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondare nabaria
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Arrameleko zubia, Tolosa, Euskal Herria.jpg
Arrameleko zubia eta Oria ibaia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Tolosa
Koordenatuak 43° 08′ 27″ N, 2° 04′ 19″ W / 43.14074°N,2.071817°W / 43.14074; -2.071817Koordenatuak: 43° 08′ 27″ N, 2° 04′ 19″ W / 43.14074°N,2.071817°W / 43.14074; -2.071817
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Ondarea
Eraikitako euskal ondare nabaria 87

Usadioz, zubi hau Tolosa Udalerrirako kostaldetik datorren berezko sarbidea izan da.[1]

Eduki-taula

Antzinako zubiaAldatu

 
Arrameleko zubia 1940an.

Aurrez Erdi Aroan jada egurrezko zubi bat bazen, ziurrenik Tolosako Alde Zaharran lehen biztanleak bildu ziren garaikoa, baina XII. mendean beste leku askotan bezala harriz berreraiki zen. Antzinako harrizko zubi honek XVIII. mendea arte iraun zuen. Naparzubiaren antzekoa litzateke, 4 arkuduna, eta 4,5 metroko zabaleraz.[2]

Gaur egungoaAldatu

1781-1785 artean gaur egungoa eraiki zen, antzinakoa zegoen lekutik 50 metro ibaian behera, alegia, egun dagoen lekuan.[3]

Eraikuntza oso polemikoa izan zen, Udalak zubi berria eraikitzea eskatu arren Gipuzkoako Foru Aldundiak ez baitzuen horren beharrik ikusten eta antzinakoa manten zedin nahi baitzuen.

Halere, azkenean Gipuzkoako Aginteak baimena eman eta zubi berria eraikitzeari ekin zitzaion. Antonio eta Julian Uzkudun anaiek eraiki zuten, eta Francis o Perez de Hoyo burgostar arkitektoak proiektatu. 128.883 errealeko kostua izan zuen. Hasiera batean 4 arkuduna izan behar zuen, baina Udalak Naparzubia berria 5 arkuduna proiektatu zuela jakin zenean, zubi honi ere beste arku bat gehitu zitzaion. Garai honetan ziurrenik antzinako zubia erakutsi zen.

XX. mendearen erdialdera hormigoiez egitura zabaldu eta harrizko petrilak kendu zitzaizkion.

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu