Arragoa (labea)

Siderita katzinatzeko erabiltzen den labea
Arragoa terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Arragoa (argipena)»

Arragoa edo kiskaltze labea siderita (FeCO3) kaltzinatzeko erabiltzen den labea da.

Adreiluzko arragoak, Sopuerta, Bizkaia.

Historia

aldatu

Burdina oxidotan aberatsak ziren mineralak agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako burdina karbonatoa (siderita) erabili behar izan zuten burdina ekoizteko. Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko daude meatzeetan bertan. Bi helbururekin kiskaltzen zuten minerala arragoetan: mearen metal-legea handitzeko, ezpurutasunak errez, eta garraioa errazteko, pisua murrizten baitzen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Cabezón, Xabier. Hornos de calcinación o arragoas. leitzaran.net (kontsulta data: 2025-1-31).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu