Armita Geravand

Emakume kurdua, 2023an hila Teheranen, Iran

Armita Geravand (persieraz: آرمیتا گراوند) (Kermanshah, 2006ko apirilaren 2a - Teheran, 2023ko urriaren 28a) Irango 17 urteko gazte kurdu bat zen.[1] 2023ko urriaren 1ean, Teherango metroan jasandako erasoaren ondorioz koman sartu zen.[2] Ospitale militar bateko ZIUn egon zen,[3] non garun-heriotzean deklaratu baitzuten 2023ko urriaren 22an[4], eta urriaren 28an hil zela deklaratu zuten.[5] Haren heriotza Mahsa Amini kurduarenarekin alderatu izan da, eta Alemaniako Kanpo Arazoetako ministroak "jasanezintzat" kalifikatu zuen.[2][3]

Armita Geravand
Bizitza
JaiotzaKermanxah2006ko apirilaren 2a
Herrialdea Iran
Talde etnikoaKurds in Iran (en) Itzuli
HeriotzaTeheran2023ko urriaren 28a (17 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
istripuzko heriotza: garuneko traumatismoa
Familia
AitaBahman Geravand
AmaShahin Ahmadi
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
JarduerakBigarren Hezkuntzako ikaslea eta martial artist (en) Itzuli

Aurrekariak aldatu

Armita Geravand Kermanshahen jaio zen.[1] Iranen, emakumeak ilea estaltzera eta arropa lasaia janztera behartzen ditu legeak, jantzien inguruko kode islamiar zorrotzen barruan.[6] Arau horiek hausten dituztenek isuna jasotzeko edo polizia erlijioso islamiarrak (polizia morala ere esaten zaiona) atxilotzeko arriskuan jartzen dira.[3]

Gertakaria aldatu

2023ko urriaren 1ean, 17 urteko Geravand bi lagunekin Teherango metroan sartzen ikusia izan zen. Gero, lagunek trenetik atera zuten, konorterik gabe, eta laguntza medikoa eskatu eta ospitale batera eraman zuten,[2] non "garuneko lesio larriak" zituela ingresatu baitzuten.[7]

Lekuko batek baieztatu zuen Geravand metroko bagoian sartu eta gutxira, agente bat harekin eztabaidatzen hasi zela, zapirik ez zeramalako. Eztabaida bortitz bihurtu zen, eta agenteak fisikoki eraso zion. Tehran and Houmah Metro Company enpresak, Teherango metroa kudeatzen duenak, Geravand sartu zen TWM-EM-1203 serieko metro-bagoia bideozaintzako hainbat kameraz hornituta dago.[8] Hala ere, Irango berri-agentziek ez zuten tren barruko grabaziorik argitaratu.[3][9]

Akusazioak aldatu

Egoitza Norvegian duen Hengaw giza eskubideen taldearen arabera, Geravandek polizia moraleko agenteei egin zien aurre, buruan zapia ez eramateagatik, eta, istilu labur baten ondoren, eraso egin zioten, eta erori, buruan kolpea hartu eta konortea galdu zuen.[10][11] Irango agintariek ukatu egiten dute inolako istilu fisikorik gertatu zenik, eta tentsioa jaitsi zitzaiolako zorabiatu zela diote.[3][9]

Metro-geltokiko segurtasun-kameren irudiek erakusten dute Geravand trenean belorik gabe sartzen, beste bi neskarekin batera. Handik gutxira, lagunek konorterik gabe atera zuten trenetik.'[3] Irango estatuko komunikabideek diote irudi horiek gertaera haien bertsioa baizik ez dutela erakusten, baina ez dituzte erakusten Geravandi koma eragin zioten gertakariak, bagoiaren barruan gertatutakoak.[11] Amnistia Internazionaleko proba-laborategiaren azterketa baten arabera, bideoa hainbat zatitan bizkortu zen, eta, denbora-marken arabera, 3 minutu eta 16 segundoko tartea dago irudietan.[12]

Ondorioak aldatu

Geravand eraman zuten ospitalea segurtasun-indarrek inguratu zuten, eta haren familia eta lagunak mehatxatu ei zituzten.[13][11] Geravanden egoera ikertzen saiatu zen kazetari bat atxilotu egin zuten denboraldi labur batez.[11]

2023ko urriaren 22an, Irango estatuko hedabideek jakinarazi zuten Geravand garun-heriotzean zegoela zenbait astez koman egon ondoren.[4] Urriaren 28an, Geravand hil zela deklaratu zuten.[5]

Gertakari honek Mahsa Amini 22 urteko emakume kurduarekiko konparazioak eragin zituen, zeina 2022ko irailaren 16an hil baitzen, polizia moralaren zaintzapean zegoela.[3] Aminiren heriotzak Iran osoan istiluak eragin zituen.[14][15][4] Protestei erantzunez, erregimenak aktibismoa erreprimitu eta hiyabari buruzko legeak gogortu zituen.[11] Geravand kasuak nazioarteko kritikak eta ikerketa independente baten eskaerak eragin zituen.[3][11] Irango Gobernuak nazioarteko kritikak baztertu zituen, eta "interbentzionistatzat" jo zituen.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «آرمیتا گراوند، دختری که نمی‌خواست قضاوت شود» BBC News فارسی 2023-10-24.
  2. a b c Willinger, Katharina. «Mädchen im Iran im Koma: Ein neuer Fall Amini?» tagesschau.de.
  3. a b c d e f g h «An Iranian girl is hospitalized, fueling new outrage» NBC News 2023-10-05.
  4. a b c Iranian teenager Armita Geravand is 'brain dead': state media. 2023-10-22.
  5. a b Iranian teenager Armita Geravand dies after alleged confrontation -IRNA. 2023-10-28.
  6. With Kurdish Iranian Girl in Coma, Suspicion Falls on Government. 2023-10-05.
  7. «Iran: Teen Armita Geravand 'brain dead' after hijab incident – DW – 10/22/2023» dw.com.
  8. Solmaz Iker. (5 October 2023). «Why does the public opinion not believe the narrative of the Islamic Republic about Armita?» IranWire.com.
  9. a b Wintour, Patrick. (2023-10-05). Iran urged to release full CCTV of what led to teenage girl's coma. ISSN 0261-3077..
  10. Salem, Mostafa. (2023-10-04). «Iranian activists accuse morality police of assault after teenage girlhospitalized» CNN.
  11. a b c d e f Fassihi, Farnaz. (2023-10-05). With Iranian Girl in Coma, Suspicion Falls on Government. ISSN 0362-4331..
  12. «Armita Garawand: Independent investigation into schoolgirl's critical injuries needed amid mounting evidence of a cover up in Iran» amnesty.ca October 6, 2023.
  13. Rights group says mother of Armita Geravand arrested in Iran - X platform. 2023-10-05.
  14. Shoura Hashemi. (11 April 2023). How The Jina Revolution In Iran Is Like No Other Movement In Islamic Republic. New Delhi.
  15. Amberin Zaman. (15 September 2023). A year since Mahsa Amini's killing, Iran's Kurds brace for renewed crackdown. .
  16. واکنش‌های بین‌المللی به وضعیت آرمیتا گراوند در بیمارستان؛ ایران خواستار "عدم مداخله" شد. 2023-10-05.

Kanpo estekak aldatu