Arluzeko gaztelua

Markizen dagoen harkaitz gaztelua

Arluzeako gaztelua[1] Markizen dagoen Nafarroako defentsa sistemaren harkaitz-gaztelu[oh 1] bat izan zen. Gaur egun ia erabat hondatuta dago eta aztarna batzuk besterik ez da gelditzen. Ikertzaileen artean Jose Miguel Barandiaran izan zen lehena, Markizeko hainbat gune historiko-arkeologiko aztertu zituenean[2].

Arluzeko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaMarkiz
Koordenatuak42°42′28″N 2°33′31″W / 42.70770372°N 2.55858967°W / 42.70770372; -2.55858967
Map

Izena aldatu

Markiz udalerrian egon arren, historian Arluzea izenez agertzen denarekin identifikatu da (XII-XIII. mendeetan aipatua)[3].

José Luis Solaun Bustinzak eta Agustin Azkarate Garai-Olaunek "Peña del Castillo" (Gazteluko Haitza) izenaz aipatzen dute bere ikerketetan[4], Barandiaranek erabili zuen izenari helduz[2], edo "Peña del Castillo de Marquínez" (Markizeko Gazteluko Haitza)[5]. Alain SANZ PASCAL arkeologoak "Peña del Castillo de Marquínez" izena erabili du bere gazteluei buruzko argitalpenean[6]. Edonola ere, "Peña del Castillo", gaztelua eraiki zen harkaitza da, eta ez gaztelua bera. Batzuetan, Markizko gaztelua izena erabiltzen da.

Ezaugarriak aldatu

J.L. Solaun arkeologoak berriz ikertu zuen 2007an, eta X. mendearen bigarren erdiaren eta XI. mende hasieraren artean eraiki zela ondorioztatu zuen. Egun beteta dagoen lubanarroak inguratzen zuen[7]. Harria landu egin zen komunikazio zuloak, uharka bat eskailerak eta bestelako egokitzapenak egiteko.

Nafarroako defentsa sarea Antso III. Handiaren garaian hasi zen eratzen eta bertan eraikitako gazteluek oso ezaugarri zehatzak zituzten: harkaitz baten gainean altxatzen ziren gehienetan, harresi lerro batez edo, gehienez, biz inguratzen ziren dorre nagusi bat erdian zutela, eta beste gaztelu baten bistan eraikitzen ziren. Era horretan, lurraldea zelatatu ez ezik, komunikazio sare bat osatu zezaketen, suaren eta kearen bitartez. Mota honetako gazteluak ziren Beloaga, Mendikute, Marañon, Zabalate, Arluzeakoa, etab.

Oharrak aldatu

  1. Harkaitz gainean egiten ziren gazteluak ziren. Txikiak izan ohi ziren, nahiz eta batzuk gero handitu ziren, eta defentsarako eta soldadu gutxi batzuk artatzeko diseinatzen ziren, ez bertan luzaroan bizitzeko. Harkaitza bereren maldak eta amildegiak aprobetxatzen zituen irisgarritasuna zailtzeko eta modu horretan, defentsa indartzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Knörr Borràs, Henrike; Martínez de Madina Salazar, Elena. Gasteizko Toponimia I. Onomasticon Vaconiae. Euskaltzaindia, 27 or..
  2. a b Institutua, Instituto Alavés Arqueología-Arkeologiarako Arabar. (1968-01-01). «Excavaciones arqueológicas en grutas artificiales de Álava» Estudios de Arqueología Alavesa (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. «Gaztelu guztiak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  4. Azkarate Garai-Olaun, Agustin; Solaun Bustinza, José Luis. (2007). «Peña del Castillo (Marquínez)» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2007): 62–67. ISSN 0213-8921. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  5. (Gaztelaniaz) Solaun Bustinza, José Luis; Azkarate Garai-Olaun, Agustin. (2016). «El castillo de Portilla (Zambrana, Alava): Origen y significado de una fortaleza plenomedieval en territorio alavés (siglos XI-XII)» Munibe Antropologia - Arkeologia (67): 167–183. ISSN - eISSN 2172-4555 1132-2217 - eISSN 2172-4555. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  6. Sanz Pascal, Alain. (2012). «Para una arqueología de las fortificaciones altomedievales del Alto Ebro» Arqueología y Territorio 9: 199-212. ISSN 1698-5664 ISSN-e 1698-5664..
  7. (Gaztelaniaz) Solaun Bustinza, Jose Luis. (2008). «Peña del Castillo (Markiz)» Arkeoikuska (Gasteiz: Eusko Ikaskuntza) 07: 62-67. (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.