Castillo de Lapoblación
Castillo de Lapoblación[1] mendia izen bereko herriaren gainean, Arabako mugatik gertu, dagoen Nafarroako mendia da. El Castillo, El León Dormido edo Peña de Lapoblación izenaz ere ezagutzen da.
Castillo de Lapoblación | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.245 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′33″N 2°27′38″W / 42.60917°N 2.46056°W |
Mendikatea | Toloño mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lapoblación (45 min) |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Tontorrean Marañongo gazteluaren hondarrak daude.[2]
Gaztelua
aldatuGaztelarrei aurre egiteko Nafarroako erresumak zuen defentsa sistemaren gazteluetako bat zen. Haitz-gaztelu motakoa zen, eta mendilerroan zeuden beste gaztelu edo gotorlekuekin komunikatzen zen, defentsa-lerroa osatuz.
Gaztelu hau Gaztelako Alfonso VIII.ak hartu zuen mendean, Antso VII.a Azkarra Nafarroakoaren erregealdian, eta Navas de Tolosako guda ostean itzuli zizkion 1212an. Gaztelua eraikitzeko, orografia aprobetxatu zuten, hiru altueratan banatuz. Goiko mailan dorrea egongo zen, gaur egun porlanaz estalita ikusten den lur lauan. Gainerako terrazatan beste eraikin xumeagoak eta harresia zeuden. Eraikin hauetako hormetako harlandu ilara bakan batzuk baino ez dira gelditu.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Onomastika Datutegia Lapoblación
- ↑ a b Sagredo, Iñaki. (©2006-<c2015>). Navarra: castillos que defendieron el Reino. Pamiela ISBN 978-84-7681-524-3. PMC 70767190. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- euskal-herria.org webgunean
- (Gaztelaniaz) Eusko Jaularitza, 2019. Contra el silencio de la Historia In: Blog Rioja Alvesa. Noiz kontsultatua: 2020-07-21. Oharra: Iñaki Sagredoren Navarra, Castillos que defendieron el reino. i. liburukiari egien dio erreferentzia.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |