Arlabango lehen gudua

Artikulu hau 1836ko urtarrilean eginiko gudua buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arlabango gudua».

Arlabango lehen gudua 1836ko urtarrilaren 16tik 18ra Leintz Gatzagan dagoen Arlaban mendate inguruan gertatu zen gudua izan zen.

Arlabango lehen gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Madrilgo Arlaban kalea
Data1836ko urtarrilaren 16tik 18ra
LekuaArlaban  Gipuzkoa
42°58′38″N 2°34′17″W / 42.97722°N 2.57139°W / 42.97722; -2.57139
Koordenatuak43°00′N 2°36′W / 43°N 2.6°W / 43; -2.6
EmaitzaIrabazle barik
Gudulariak
Karlistak Isabelinoak
British Legion
Légion étrangère
Buruzagiak
Bruno Villarreal
Nazario Egia
Luis Fernández de Córdova
George Lacy Evans
Joseph Bernelle
Baldomero Espartero
Indarra
? ?
Galerak
300 600

Arlabango lehen gudua 1836ko urtarrilean eman zen. Córdova general liberala, urtarrilaren 16 eta 17an Gasteiztik atera eta karlisten eskutan zeuden Arlabango gainak menperatzen saiatu zen. Eskubian Lacy Evansen Lejio Britainiarra zihoan, Gebarako gaztelurantz, erdian Bernellen Lejio Frantsesa Arlabango gaineruntz eta ezkerrean Espartero, Legutio hartzeko asmoz. Parean Egia zegoen karlisten buru, Bruno Villarreal brigadierraren laguntzaz. Bi egunez gogor borrokatu ondoren, urtarrilaren 16 eta 17a, gauzak bere hortan geratu ziren, liberalek Legutio eta Arlabango gainak hartu baizituzten, baina urtarrilaren 18an Gasteiza itzuli. Karlistek 300 baja sufritu zituzten, liberalek 600.

Urte bereko maiatzean berriro alde biek borrokatu zuten Arlaban mendatean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu