Arkitektura nazi izenarekin, baita ere Nazionalsozialismoaren arkitektura, Adolf Hitlerren ideiologia megalomanoa eraikuntzaren alorrera eramateko saiakerari esaten zaio. Zentzu horretan, arkitektura nazia Hirugarren Reicha lortzeko Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren planen atal bat zen, haien pizkunde kulturalaren ikurra. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, hauetako obra asko desagertu ziren.

Arkitektura mota hau Hirugarren Reicharen ideiarekin lotura zuzena zuen.

Arkitekto naziak aldatu

 
Hirugarren Reicharen Kantzelergoa, Albert Speerren eraikina.

Ezaugarriak aldatu

Adolf Hitler Erromatar Inperioaren zale amorratua izan zen eta haien estiloa Alemananiako historiarekin lotzeko historia manipulatzeko ez zuen arazo handirik izan. Hitlerren arabera erromatarrek lehengo Ariar Inperioa sortu zuten. Ideia hori oinarritzat hartuta nazien arkitektura neoklasizismoaz eta Art Décoz oinarritu zen; batzutan Art Déco soila bezala definitu da. Beste iturri Antzinako Greziako estiloak izan ziren. Erromatarren kasuan lotura ez bazen oso historikoa, Graziako kasuan manipulazioa erabatekoa izan zen: nazien arabera Greziako arteak ariar herrien eragina ezagutu zuen eta greziarrak alemaniarren arbasoen artean zeuden.

Elementu neoklasiko horiekin batera, germaniar kutsua zituzten elementuak nahastu zituzten.

Eraikin hauek balio berezia zuten nazien ideologian. Normalean izugarrizko jendetza biltzeko inguruak ziren eta dena handia, erraldoia izan behar zen. Modu batez, Alemania Berriaren handitasuna adierazi behar zuten. Hitlerren hitzetan "arkitektura hitza harrietan" zen, hau da, haien mezua zabaltzeko bide bat zen.[1]

Adibide batzuk aldatu

Naziek asmatutako proiektu asko ez ziren praktikara eraman, adibidez Berlinerako Welthauptstadt Germania proiektua, hau da, Berlin berria Germaniaren hiriburua bezala. Beste batzuk bai, esaterako:

 
Welthauptstadt Germania proiektua.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Baynes, Norman H. The Speeches of Adolf Hitler, April 1922-August 1939, V1 & V2. Londres: Oxford University Press, 1942. V1 - ISBN 0-598-75893-3 V2 - ISBN 0-598-75894-1
  • Cowdery, Ray eta Josephine. The New German Reichschancellery in Berlin 1938-1945.

Kanpo estekak aldatu