Esterren Liburua
Esterren liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da. Liburuaren jatorrizko bertsioa, hebreeraz idatzia, liburu kanonikotzat jotzen da. Bera da juduek onartzen duten bertsio bakarra. Gerora grekoz egindako eransketak deuterokanonikotzat jotzen dituzte katolikoek eta ortodoxoek; protestanteek, berriz, testu apokrifotzat jotzen dituzte.
Esterren Liburua | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Izenburua | אֶסְתֵּר, Ester, Esther eta ΕΣΘΗΡ | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | hebreera | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Ketuvim Five Megillot (en) ![]() Itun Zaharra Historical books (en) ![]() Vulgata Luther Bible (en) ![]() Septuaginta | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Liburuak Ester izeneko neska judu baten historia kontatzen du. Persiako erregina izatera iritsi zen, eta juduak hiltzeko plan bat desegin zuen.
Estiloa eta egilea Aldatu
Esterren liburuak hizkuntza lehor eta zuzena erabiltzen du, batere metaforazalea ez dena, eta nazionalismo zakarra erakusten du. Bibliako beste liburu batzuetan ez bezala, ez du lanik hartzen iturriak aipatzen.
Garai horretako beste liburu batzuetan gertatzen den bezala, liburuaren egilea ezezaguna da, tradizioak Ezra profetari egotzi izan badio ere. Estilo modernoa erabiltzen du, eta oso ongi dokumentatuta dago; garbi dago eruditu bat zela. Ez du akats historikorik egiten.
Edukia Aldatu
Hau da liburuaren egitura eta azpiatalak:
ESTER, PERSIAKO ERREGINA BILAKATU (1,1–2,23) (1,1-2,23) Aldatu
- Baxti erreginak Asuero iraindu (1,1-22)
- Ester, erregina izendatu (2,1-18)
- Mardokeok azpikeria salatu (2,19-23)
HAMANEK JUDUAK SUNTSIARAZI NAHI (3,1-15) (3,1-15) Aldatu
ESTERREK JUDUEN SALBAMENDUA ERDIETSI (4,1–6,14) (4,1-6,14) Aldatu
- Mardokeo Esterri laguntza eske (4,1-17)
- Esterrek otordura deitu erregea eta Haman (5,1-8)
- Hamanek Mardokeo suntsiarazi nahi (5,9-14)
- Haman Mardokeo ohoratzera behartua (6,1-14)
JUDUEN GARAIPENA (7,1–10,3) (7,1-10,3) Aldatu
- Hamanen azkena (7,1-10)
- Erregearen agindua juduen alde (8,1-17)
- Juduek beren etsaiak suntsitu (9,1-19)
- Purim Jaiaren sorrera (9,20-32)
- Mardokeoren ospea (10,1-3)