Arkade makina, altzari bat da, nagusiki bertikalki datzana, egitura honetan arkade bideojokoa jokatzea ahalbideratzen duen hardware elektronikoa datza. Hardware bi ataletan banatua dago, pantaila eta bideojokoan jokatzeko aginte-kontrola eta botoiak.

Arkade makina
computer case (en) Itzuli, Kabinetea eta Q3259539 Itzuli
Honen partearkade

Petako eta txanpon-makinen antzera arkade bideojokoan jokatzeko txanpona sartu behar da.

Historia

aldatu

Lehen arkade makinak 1970eko hamarkadan sortuak izan ziren, Japonia eta AEBetan, 1972ko Pong makina denen aintzidaritzat jotzen da, eta hainbat hobekuntza izan ondoren 1980ko hamarkadan urrezko aroa izan zuten, munduko leku askotan arkade makinen aretoak irekiz, gainera taberna askotan ere arkade makinak bazeuden.

 
Arkade makina aretoa.

1990eko hamarkadan jada etxeetara ordenagailuak eta bereziki bideokontsolen iritsiera masiboarekin arkade makinen gainbehera geldiezina ailegatu zen, jada arkade jokoak etxean doainik eta nahi hainbat partida jokatzeko aukera eskeintzen baizuten, gainera bideokontsolen kasuan kalitate grafiko berdinarekin.

Gaur egun jada, herri kulturan, arkade makinak 1980ko hamarkadaren ikur bilakatu dira, eta haiekiko zaletasuna indartsu mantentzen den herrialde bakarra Japonia da, Mendebaldeko herrialdeetan ere zaletuak badaude, baina askoz ere urriagoak eta gehienak beren gaztaroan arkade makinetan jokatzen zuten helduak dira.

Bestalde, 1997tik, ordenagailuetan nahiz mugikorretan arkade makinak emulatu eta bideojokoetan jokatzea ahalbideratzen duen MAME emulatzailea bada.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu