Kabinete bat eredu arkitektonikoetan inspiratutako bildumagile-armairua da[1], aurrealdean kaxoiak eta ateak dituena. Altzari mota hau Errenazimenduan agertu zen, beste mahai edo apain-mahai mota batzuekin batera. Batzuek ebano-plakak dituzte eta ebanisteriaren berezko lanaren emaitza dira.

Ebano eta marfilezko kabinetea; Andrea Picchi, Florentzia.

Kabineteak Espainian asmatu ziren XVI. mendearen hasieran eta bertan eta Italian ekoizi ziren XVI. mendearen lehenego erdialdean. Originalki mahai baten eta dokumentuen almazenen arteko konbinazioa ziren. Kabineteek ate bat edo bi zituzten, sarrailarekin, idazteko disko bat, eta idazteko materiala eta dokumentuak gordetzeko kaxoi batzuk. Zenbait kasutan, goiko zatia objetu desberdinak erakusteko erabiltzen da edo lanerako gainazal gisa ere erabili daiteke. Italiatik, kabinetearen modeloa iparralderantz zabaldu zen, Tirol, Bohemia eta Herbeheretara.

Luis XIV.aren garaiko kabinetea.

Augsburgo, Nurenberg, Cheb eta Anberes fabrikazio leku garrantzitsuak izan ziren. 1550 inguruan, altzariei Schreibtisch deitzen zitzaien, hau da, idazketa-mahai, eta astigarra, pinua, pagoa eta haritza bezalako zur europarrez eginak zeuden. Marketeriaz, bolutaz, irudi geometrikoz eta paisaiez apainduta egoten dira, askotan manierista estiloan. Lorenz Stöers artistaren Geometira et Perspeciva[2], arotzentzako egurrez grabatutako modeloekin 1567an argitaratua, garrantzi handia hartu zuen motiboak aukeratzeko, 1555ean zurezko banakako grabatuak banatzen hasiak baitziren.

Erreferentzia aldatu

  1. «komoda - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. www.metmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Kanpo estekak aldatu