Ireki menu nagusia

Aritza Bergara Alustiza (Sestao, Bizkaia, 1972)[1] idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea da.[2]

Aritza Bergara
Bizitza
Jaiotza Sestao1972  (46/47 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, musikaria eta kultura-ekintzailea

Abanto-Zierbenako Musika Eskolako sortzaile eta irakaslea izan da. Portugaleteko Elai-Alaik antolatutako Euskal Musika Tresnen Eskolan eta Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolan ere izan da irakasle, Basauriko Musika Eskolan eman ditu azken klaseak.[3]

Zugarramurdi euskal musika tresnen taldearen eta Albokale albokarien bandaren sortzaile eta parte-hartzailea izan da. Halaber, folklore, batez ere mitologiaren inguruan, eta musika ekimen ugarietan parte hartu du, gaiari buruzko zenbait liburu ere idatziz[1][4]. Udako eta neguko solstizioei buruz, mitologiari buruz (mitologiaren pertsonaiak, akelarreak eta sorginak...) edota euskal soinu tresnei buruzko hamaika hitzaldi eman ditu han-hemenka.[5][6]

Momentu honetan Eguzkilore Liburuak argitaletxea sortu du Xabi Romerorekin batera, euskal gaiak eta Euskal Herrian girotutako lanak kaleratzeko asmoz.

LanakAldatu

Folklorearei buruzkoakAldatu

  • Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik liburua eta DVD-rom interaktiboa (2010).
  • Mitologika. Erraldoien mundua (2006)
  • Mitologika. Euskal Herriko izaki magikoak (2006)
  • Mitologika. Sorginen mundua (2006)
  • Adur eta Izar 7 herrialdeetan idazlea (2016).
  • Adur eta Izar Amalurra zaintzen (2018).

NobelaAldatu

  • Bajo la sotana.(2014).
  • Olas Negras (2015).
  • Lágrimas de fuego (2016).
  • Camino de Sangre (2017).
  • Sueños ahogados (2018)
  • Amets itoak (2018).
  • Isilpeko sekretuak: sotanapekoak (2018)
  • La venganza de los olvidados (2018).
  • Jentiles (2019)

HainbatAldatu

  • Orritz Dantza Taldearen Gauez gau ikuskizunaren gidoiaren moldaketak.
  • Gordexolako gabon antzekiaren gidoilaria (2008-2009)
  • Kukubiltxok antolatutako Akelarre ikuskizunaren idazle-gidoilaria.
  • Neguko Solstizioa (2011). Eusko Ikaskuntzak argitaratutako artikulua.
  • Euskal Herriko Mitologia (2014). Eusko Ikaskuntzak argitaratutako artikulua.
  • Olentzero Barakaldon ipuinaren gidoilaria (2014). [7]
  • Sestaoko erraldoiak (2017)

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Astiberri Ediciones» www.astiberri.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  2. (Gaztelaniaz) «La novela negra vuelve a Sestao con Aritza Bergara. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  3. (Gaztelaniaz) «Alboka - Basauriko Musika Eskola» Basauriko Musika Eskola . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  4. «Barakaldoko Udala - Hala Dzipo y el Ayuntamiento dan vida a la historia de Olentzero en Barakaldo - Más Información» www.barakaldo.org . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  5. «'Euskal musika tresnak'. Hizlaria: Aritza Bergara» bizkaie.biz . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  6. (Gaztelaniaz) «'Udako solstizioa' hitzaldia izango da bihar Lasturren» El Diario Vasco 2017-06-21 . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
  7. «Barakaldoko Udala - Hala Dzipo y el Ayuntamiento dan vida a la historia de Olentzero en Barakaldo - Más Información» www.barakaldo.org . Noiz kontsultatua: 2018-11-30.