Ardotsua (Amanita rubescens f. annulosulfurea) Amanitaceae familiako perretxiko mota bat da.[1] Nahiz eta Galdakao lanperna bezalakoa den, familia bera (Amanita). Gordinik toxikoa da, gutxienez 20 minutuz prestatu behar da, hemolidina lurruntzeko (globulu gorriak suntsitzen ditu)

Ardotsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
EspezieaAmanita rubescens
Forma Amanita rubescens f. annulosulfurea
J.E.Lange, 1915
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da
 
baina ez jatea aholkatzen da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: Globo-formako eta gorri argitik hemisferikora (okre) eta lau-ganbilera (gorri bizia). Azal leuna, ildaskatu gabea, errezel zuri-gris koloreko hondakinekin.

Orriak: Ia libreak, nahiko estu, zuriak gaztetan eta gorrixkak zahartzean.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Arrosa kolorekoa, erraboildun bolbarekin oinarrian. Gorri-ardo koloreko tonalitateekin (larbek erraz erasotzen diote). Mintzezko eraztuna, oso ildaskatua, iraunkorra, tonu horixkekin.

Haragia: Zuria (ebakitzean arrosa kolorera biratzen du). Usain fungikoa, zapore gozoa hasieran eta mikatz samarra geroago.[2]

Etimologia: Amanita hitza grekotik dator eta Silizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Rubescens epitetoa berriz latinetik dator, gorritu egiten dela, esan nahi duen, "rubescens" hitzetik. Haragiaren kolorea aldatu egiten delako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina kontuz ibili beharrekoa.

Nahasketa arriskua aldatu

Taxoi nominalak zuritik arrosa kolorera doan eraztuna du (inoiz ez horia), eta ez da hain mehea. Amanita franchetii edo aspera (toxikoa izan daiteke) delakoak ere tonu horixkako eraztuna du, baina honen zuria ez da kolorez aldatzen, ebakitzean ez du arrosarako joerarik. Amanita pantherina toxikoak, ez du ardo koloreko tonurik. Amanita spissa espezieak ez du oinaren oinarria ardo kolorekoa eta ez zaio haragia gorritzen.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Hostogalkorren eta koniferoen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Brasil, Europa, Errusia, Saharaz hegoaldeko Afrika, Himalaiako eremua, Kaukasia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Txina, Korea, Japonia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu