Ardagaitxoa (Schizophyllum commune) Schizophyllaceae familiako onddo espezie bat da.

Ardagaitxoa
Schizophyllum commune (849610).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaSchizophyllaceae
GeneroaSchizophyllum
Espeziea Schizophyllum commune
Fr., 1815
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Offset cap icon.svg 
txapel okertua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Larrukara delako, ez du inolako sukaldaritza-baliorik. Oso ohikoa da Euskal Herrian urte osoan, egur hondarretan eta enbor hiletan.

DeskribapenaAldatu

Karpoforoa: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa. Kolore grisa du, edo zuri zikina egoera lehorrean eta gris-arrexka hezea dagoenean. Maskorraren edo haizemailearen itxura du, gainazala ilupaduna du, batzuetan oso ile tenteekin.

Himenioa: Orritxo arrosez osatuta dago, bi ahokoak eta urkilatuak.

Hanka: Alboan, ozta-ozta ikusten dena edo ikusten ez dena.

Haragia: Mehea, larrukara eta malgua.[1]

Etimologia: Commune epitetoa latinetik dator, ohikoa esan nahi duen "communis" hitzetik. Zabaldua dagoelako.

JangarritasunaAldatu

Ez da jangarria.[2]

Nahasketa arriskuaAldatu

Oso perretxiko berezia da, eta zaila da nahastea.[3]

Sasoia eta lekuaAldatu

Urteko ia sasoi guztietan, zuhaitzen azalaren gainean koloniak osatuz, oso ohikoa pinuen eta pagoen azalaren gainean.[4]

Banaketa eremuaAldatu

Mundu osoa.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 74 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 34 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 631 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekakAldatu