Ardagai gorri
Ardagai gorria (Pycnoporus cinnabarinus) Polyporaceae familiako onddo patogenoa da.[1] Bere gorputz emankorra kolore laranja distiratsuko onddoa da. Arrunta da eremu askotan, eta mundu osoan oso hedatua dago. Europan zaila da beste onddoren batekin nahastea.[2] Denbora hezean haragi haritsua du eta lehorrarekin zurkara, ez da jangarria.
Ardagai gorria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Pycnoporus |
Espeziea | Pycnoporus cinnabarinus P.Karst., 1881 |
Basionimoa | Boletus cinnabarinus |
Sinonimoak: Phellinus cinnabarinus, Hapalopilus cinnabarinus, Lenzites cinnabarina, Coriolus cinnabarinus, Trametes cinnabarina.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 6 cm artekoa. Karpoforo osoa gorri-bermiloi edo gorri-zinabrio kolorekoa da, beraz erraza da espezie hau sailkatzea. Kapela zirkuluerdi formakoa da, ganbila edo zapala, leuna edo zimurtsua eta oinik gabea.
Tutuak: Horma meheak, haragia baino koloreztatuagoak.
Poroak: Biribilduak edo pixka bat angelutsuak eta oso txikiak Trametes bat izateko.
Haragia: Zuria eta harroa da, baina gero suberosoa bihurtzen da. Bermiloi edo zinabrio kolore gorria gainerakoa baino argiagoa da.[3]
Etimologia: Trametes terminoa latinezko "trama" hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Cinnabarina epitetoa latinetik dator, zinabrioa bezalako gorria esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuErraz ezagutzen da, bere gorri-karmin koloreagatik. Tamaina handiagoko Hapalopilus rutilans delakoarekin nahas daiteke, honek laranja-kanela koloretik okre-kanelara doan kolorea du, eta kolorea ez du hain bizia eta ikusgarria.[5]
Sasoia eta lekua
aldatuUrte osoan, baina batez ere udan eta udazkenean enborretan, hostozabalen motzondoetan eta adarretan, gereziondoen enborretan batez ere. Mizeliotik hurbil dagoena kolore gorrixkaz tindatzen du.[6]
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Fungipedia - Pycnoporus cinnabarinus
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 104 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 472 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 115 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Pycnoporus cinnabarinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.