Amaiurko Gaztelua kalea (Iruñea)
Amaiurko Gaztelua kalea, ofizialki Amaiurko Gaztelu kalea, Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen norantza bakarreko kale bat da.
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
aldatuIzena Amaiurko gazteluaren omenez darama.
Kokapena
aldatuMedia Luna kalean hasi, eta hego-mendebalderako norantzan Zuria Nafarroakoa plaza igaroz, Francisco Bergamín kalea eta Galizia etorbidearen arteko elkargunean amaitzen da.
Felipe Gorriti kalea, Iturralde Suit kalea eta González Tablas kalearekiko paraleloki doa.
Bestalde, bere ibilbidean zehar honako kaleek gurutzatzen dute: Aralar kalea, Erriberri kalea, Amaia kalea, Karlos III.a Noblearen etorbidea eta Paulino Caballero kalea.