Arístides Esteban Hernández Guerrero

Kubako karikaturista, ilustratzaile eta pintorea

Aristides Esteban Hernández Guerrero (Habana, 1963ko irailaren 2a) karikaturista, ilustratzaile eta margolaria da, Ares ezizena duena.

Arístides Esteban Hernández Guerrero

Ares, erdian Joseba Sarrionandiarekin eta Bernardo Atxagarekin
Bizitza
JaiotzaHabana1963ko irailaren 2a (60 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, ilustratzailea eta margolaria

Biografia aldatu

Habana hirian (Kuba) jaio zen 1963an.

Habanako Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen eta 1987an graduatu zen. 1993an psikiatria espezialitatean amaitu zituen ikasketak.[1]

Bere lehen karikatura 1984an argitaratu zuen Opina aldizkarian. Ordutik aurrera, bere lanak Kubako argitalpen nagusietan eta mundu osoko hainbat argitalpenetan agertu dira.

Aresek umorezko hainbat ekitalditan parte hartu du, eta ehun sari baino gehiago lortu ditu. Gaur egun, Kubako karikaturista da, eta mota horretako sariketetan nazioarteko sari gehien jaso dituena.

Gainera, berrogeita hamar liburu baino gehiago ilustratu ditu eta telebistarekin eta animaziozko zinemarekin kolaboratu du. Azken horretan, bere karikaturetan (Filminutos) oinarritutako marrazki bizidunen zortzi film egin dira.

Umore grafikoari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Kuban, Iranen, Mexikon, Kolonbian, Turkian, Kanadan, Finlandian, Venezuelan eta Espainian, eta nazioarteko hainbat karikatura-ekitaldi antolatu ditu Kuban eta atzerrian. Nazioarteko epaimahai gisa aritu da hainbat lekutan, hala nola Mexikon, Italian, Brasilen, Kuban, Iranen eta Turkian.

1994an Witty World aldizkari espezializatuak izendatu zuen munduko karikaturistarik onenen zerrendan agertzeko.[2] Kubak Karikatura Iberoamerikarreko Quevedos sarirako izendatu zuen, eta Memoria Proiektuan XX. mendeko artista bisual garrantzitsuenetakotzat sartu zen Kuban, eta joan den mendeko hogei karikaturista garrantzitsuenetakotzat hartu zen, XX. mendeko Hogeiak (Los Veinte del Siglo XX) inkestaren arabera.

Sariak eta goraipamenak aldatu

  • Publikoaren Saria,Trento (Italia 1991)
  • Piauí Umore Aretoaren Lehen Saria (Brasil, 1992)
  • Yomiuri Bikaintasun Saria (1993)
  • Gabrovoko Biurtekoaren Lehen Saria (Bulgaria 1995)
  • Eduardo Abela Sari Nagusia, San Antonio de los Baños biurtekoan (Kuba, 1997, 2001, 2005),
  • Eurohumor-reko Lehen Saria (Italia, 1998)
  • Umorismoko Areto Nazionaleko obra multzoaren sarian sei aldiz irabazlea eta Kubako Juan Gualberto Gómez Kazetaritza Grafikoaren Sariarena.
  • Eurohumor-reko Lehen Saria (Italia, 2004)
  • Aburra haraneko Munduko Karikatura Erakustaldiaren Sari Nagusia (Kolonbia 2007)
  • Black cat cartoon contest-eko Lehen saria (Azerbaijan 2008)
  • Ethiopia Cartoons-eko Lehen Saria (Etiopia 2009)
  • Grand Prix Kosova awards (Kosovo 2009)
  • Grand Prix World Press Cartoon (Portugal 2012)
  • Ranan Lurie United Nations Award lehen saria (AEB 2015)
  • Grand Prix UJASC Antikoronabirus, Beijing (Txina 2020)

2002an Kubako Errepublikako Kultura Ministerioak Kultura Nazionalaren aldeko Saria eman zion.

Liburuak aldatu

  • Entrar por el Aro (Kuba),
  • Kuba com Humor (Brasil),
  • Gente de Meio-Tom (Brasil),
  • Humor pelo Ares (Brasil),
  • Psicoterapia, una relación de ayuda (Guatemala),
  • Hooz (Iran),
  • Mi psicólogo soy yo (Kuba),
  • Alcohol, mito y realidad (Kuba) ,
  • El Norte, el Sur y la Globalización (Italia),
  • Ande el Sur (Kuba),
  • Homo sapiens (Kuba),
  • Ojos de Sur (Kuba),
  • Historia del humor gráfico en Kuba (Espainia)
  • Caricatura Kubana contemporánea I (Kuba)
  • Caricatura Kubana contemporánea II (Kuba)
  • Caricatura Kubana contemporánea III (Kuba)
  • Ares, dibujos premiados (Kuba)
  • Ares, Trazo consentido (Kuba)
  • Ares, 100 awarded cartoons (Grezia)
  • Tocar madera (Kuba)
  • Munduari bira eman zion ontzia ipuin ilustratua, Pamiela, 2022. Joseba Sarrionandiaren testuak Ares-en ilustrazioekin.[3][4][5][6][7]

Erreferentziak aldatu

  1. La Web de Ares. .
  2. WittyWorld International Features - News Illustrations, Editorial Art, Cartoons. .
  3. Onaindia, Markel. (2023-02-21). «Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. Sarrionandia, Joseba. (2022). Munduari bira eman zion ontzia. Pamiela ISBN 978-84-9172-283-0. PMC 1319830846. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  5. Zubiaurre, Juan Mari. (2022-05-26). «Joseba Sarrionandiak 'Munduari bira eman zion ontzia' liburua aurkeztu du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  6. (Gaztelaniaz) GarroIrastorza, Uxue. (2022-05-22). «Sarrionandia y 'Ares' exploran el viaje de Elkano alrededor del mundo» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  7. Larretxea, Oihane. (2022-05-24). «‘Munduari bira eman zion ontzia’, Elkanoren bidaiaz saiakera ilustratua idatzi du Sarrionandiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).

Kanpo estekak aldatu