Aqueduto das águas livres

Aqueduto das Águas Livres (eusk. 'Ur askeen akueduktua') Lisboako akueduktu bat da, askok hiriko tokirik ederrentzat dutena eta Alcantarako haranean dagoena. Hirira ura eramateko akueduktu bat eraikitzeak Joan V.a Portugalgoa erregeari eraikuntza harranditsuengatik zuen irrika betetzeko aukera eman zion, ura zuen Lisboako eremu bakarra Alfama baitzen. Proiektua haragia, ardoa, olioa eta beste zenbait jakiren gaineko zerga baten bidez ordaindu zen.

Aqueduto das águas livres
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaCampolide
Koordenatuak38°43′36″N 9°10′00″W / 38.7267°N 9.1667°W / 38.7267; -9.1667
Map
Arkitektura
ArkitektoaAntonio Canevari (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaJosé da Silva Pais (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Aqueduto das Águas Livres.

XIX. mendean amaitu zen arren, 1748an jada hornitzen zuen hiria urez. Kanal nagusiak 19 kilometroko luzera duen arren, kanal sekundarioak gehituz gero, bere luzera 58 kilometrokoa da. Bere zatirik ezagunena haranaren gaineko 35 arkuak dira, horietako garaienak 65 metroko altuera duelarik.

Akueduktuaren gaineko bide publikoa 1853tik itxita egon zen, neurri baten Diogo Alves arduradun izan zuten hilketengatik, bere biktimak arkuen tontorretik jaurtitzen zituen hiltzaile bat. Gaur egun posible da gidatutako ibilaldi bat ematea arkuen gainetik. Posible da, baita ere, noiz behinka Uraren Museoaren erreserba bisitatzea.

Akueduktuaren beste ikuspegi bat.

Akueduktuaren mutur batean Mae d'Agua das Amoreiras, antzina erreserba bezala erabiltzen zen gaztelu moduko bat dena. Jatorrizko diseinua, 1745ekoa, Carlos Mardel hungariar arkitektoarena da. 1834an amaitua, erregeen eta euren maitaleentzako elkargune ezaguna bihurtu zen. Gaur egun, gunea arte erakusketetarako, moda desfileetarako eta beste zenbait ekitalditarako erabiltzen da.

Kanpo estekak aldatu