Ireki menu nagusia

Aquarius (astrologia)

Zodiakoko hamaikagarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aquarius».

Aquarius, Akuario edo Ugeta, astrologian, zodiakoko hamaikagarren zeinua da. Taurus (Zezena), Leo, Scorpius (Eskorpioia) eta Aquariusek iraultza sinbolizatzen dute, eta zeinu honen irudiak ura irudikatzen du. Gemini (Bikiak) eta Librarekin (Balantza) batera, airea elementuari dagokio. Aurrez aurreko zeinua Leo du.

Urtarrilaren 20a eta otsailaren 17a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Akuarioaren alegoria

Urano planeta aurkitu zuten arte Saturno planetak zuzentzen zuen Aquarius. Gaur egun, prezesioaren eraginez, zeinua ez dago konstelazioarekin lerrokatuta. Oro har, ekinozio bat ere ez dago izena ematen dion konstelazioan.

JatorriaAldatu

Aquarius zeinua Uholde Handiarekin lotzen da. Ramman ekaitzen jainkoaren omenez sortu zen. Batzuek esaten dute olatuak edo uhinak irudikatzen dituela. Beste batzuek, berriz, uhin elektromagnetikoak eta, oro har, ura irudikatzen duela.

MitologiaAldatu

Mitologian, Odiseo pertsonaia mitologikoarekin, Itakako erregearekin, lotzen da. Istorioa Homero autore klasikoaren Odisea poema epikoan biltzen da, Troiako gerra mitikoa kontatzen duenean.

Aquarius, Urano jainko greko-erromatarrari eta aldizka Kronos jainkoari ere lotzen zaio. Mitologia grekoan, Aquarius konstelazioa Ganimedesi lotu izan zaio noizbait.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aquarius (astrologia)