Apurtuarte Kluba
Apurtuarte Kluba Erandioko futbol taldea da. 1926an sortua, Asua eta Erandio Goikoa auzoetako taldea da.
Ezizena(k) | Apurtu | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1926 (99 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Arteaga Erandio | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Juan Ignacio Bilbao | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Unai Bilbao | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 17.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatuApurtuarte 1926an Erandioko Asuan sortu zuten eta 1928an lehian hasi zen Txorierri osoko talderik zaharrena izanda. Izena Juan Egaña sortzaileak asmatu zuen. Honek ez zuen klubaren ibilbidea luzea izango zenik espero eta apurtuarte aguanta dadila izena proposatu zuen.
Gerra Zibilean kluba desagertu eta 1943an berriro itzuli zen. 1950eko hamarkadaren bukaeran Hirugarren Mailara igo zen eta hiru urte eman zituen han. 1960an jaitsi eta zelaia topatu gabe desagertu zen.
1962 urtean berriz ekin zion futbolari Loiuko San Jose futbol zelaian jokatuz. Ondoren Erandioko Arteaga zelaia eraiki zuten.
Jokalari ezagunak
aldatu- Rafael Eguskiza Aurrekoetxea, euskal selekzioan aritutakoa;
- Tomas Zarraonaindia, Telmo Zarraren anaia;
- Sabino Agirre, Athletic Clubeko jokalari ohia;
- Sabin Bilbao, Deportivo de La Coruñako jokalari ohia.
Uniformea
aldatu- Lehena: zamarra gorri-berde eta praka zuriak
Futbol Zelaia
aldatuDatuak
aldatu2024-25 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 3
- Emaitzarik onena: 5. (Hirugarren Maila, 58-59 denboraldia)
Azken denboraldiak
aldatuDenboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2008-09 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 5.a |
2009-10 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 2.a |
2010-11 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 11.a |
2011-12 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 6.a |
2012-13 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 7.a |
2013-14 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 6.a |
2014-15 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 7.a |
2015-16 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 5.a |
2016-17 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 14.a |
2017-18 | Bizkaiko Ohorezko futbol maila | 15.a |
2018-19 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 15.a (jeitsi) |
2019-20 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 10.a |
2020-21 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ? |
2021-22 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | ? |
2022-23 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 11.a |
2023-24 | Bizkaiko Lurraldeko Preferentea | 17.a (jaitsi) |
2024-25 | Bizkaiko 1. erregionala |
Palmaresa
aldatu- Bizkaiko Ohorezko futbol maila (1): 2018