Ireki menu nagusia

Kiwi (animalia)

Apterygiformes» orritik birbideratua)

Kiwiak (Apteryx) Zeelanda Berrian du jatorria. Hegan egiten ez dakien hegazti txikia da eta oilo baten tamaina du, gutxi gorabehera. Izena maorieratik dator, europarrak Zeelanda Berrira iritsi aurretik bertan hitz egiten den hizkuntzatik, alegia.

Kiwi (animalia)
TeTuatahianui.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaApterygiformes
FamiliaApterygidae Apterygidae
Generoa Apteryx
Shaw, 1813[1]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimendua bipedalism Itzuli

BiologiaAldatu

Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.

Arrautzak arrak zaintzen ditu lurraren azpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatuta egon gabe ere, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.

EspezieakAldatu

Kiwi generoak bost espezie ditu eta horietako batek, lau azpiespezie:

  • Kiwi orbandun handia edo roroa (Apteryx haastii).
  • Kiwi orbandun txikia (Apteryx owenii)
  • Rowia (Apteryx rowi)
  • Tokoeka (Apteryx australis), lau azpiespezie dituena:
    • Stewart Uharteko tokoeka (Apteryx australis lawryi).
    • Iparraldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis ?)
    • Hegoaldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis ?)
    • Haasteko tokoeka (Apteryx australis ?).
  • Iparraldeko Uharteetako kiwi marroia (Apteryx mantelli)

ErreferentziakAldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman SN izeneko erreferentziarako