"Applause" (euskeraz: Txalo) 2013ko ARTPOP albumeko Lady Gaga abeslari eta musikagile estatubatuarraren abestia da. Electropop-abesti bat da, non jarraitzaileei txalotzen jarraitzeko bihotz ematen dien (bertatik abestiaren izena).[1] Abestia idazteko, Lady Gagak DJ White Shadow, Julien Arias, Martin Bresso, DJ Snake, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis musika-ekoizleen laguntza jaso zuen, non sintetizadore-soinuak eta bere The Born This Way Ball Tourretik jasotako txalo-soinuak ageri diren.[2] Abestiaren produkzioa, halere, DJ White Shadow eta Gaga beraren gainean egon zen.[2][3] Abestiaren aurkezpen ofiziala 2013ko abuztuaren 19rako programaturik bazegoen ere, zenbait abesti-zatiren filtrazioak Interscope Records-ek singlea astebete lehenago kaleratzea eragin zuen.[4]

Applause
"Applause" singlearen logoa
Lady Gaga(r)en abestia ARTPOP albumetik
Argitalpena2013ko abuztuaren 12a
FormatuaDeskarga digitala, CDa
Grabazioa2012-2013
Musika motaEDM, synth pop, electropop
HizkuntzaIngelesa
Iraupena3:32
DiskoetxeaInterscope Records
Streamline Records
IdazleaLady Gaga, DJ White Shadow, Julien Arias, Martin Bresso, DJ Snake, Nicolas Mercier, Nick Monson eta Dino Zisis
EkoizleaLady Gaga eta DJ White Shadow
ARTPOP abesti zerrenda
"Gypsy"
(14)
"Applause"
(15)

Kritikari dagokionez, kritikoek, orokorrean kritika onuragarriak izan zituzten, "Applause" The Fame albumeko abestiekin parekatuz.[3][5][6] Salmentei dagokienez, Espainiako musika-zerrendetako bat zenbakira ailegatu zen,[7] eta, Frantzian, besteak beste (Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Italia eta Erresuma Batua, hainbat aipatzearren) zerrendako lehen hamar postuetara ere.[8][9][10] Euskal Herrian, Top Gazteako lehen postura ailegatu zen ere, hiru astez lehen postuan mantenduz.[11][12][13] Abestia lehen aldiz 2013ko MTVko VMA Sarietan aurkeztu zen, Brooklyn-en (New York) ospatutako sari-zeremonia, urte bereko abuztuaren 25ean.[14][15][16][17] Singlearen lehen bizitza-hilean MTVren EMA Sarietara nominaturik egon zen, "bideoklip onenaren" kategorian, Miley Cyrus-en "Wrecking Ballen" aurka galdu bazuen ere.[18][19][20][21]

Bestalde, "Applause" zenbait telesailetan izan zen bertsionatua; hala nola, The X Factor (AEB),[22] La Academia Kids (Mexiko)[23] eta The Voice (Frantzia).[24] Era berean, 2014ko Miss America-ko desfilean eta urte bereko Victoria's Secret-en Moda Ikuskizunean (VSFS).[25][26]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Lady Gaga Reveals True Meaning Behind Her Song 'Applause': "I Live To Hear You Cheer!"» Capital (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  2. a b «australian-charts.com - Lady Gaga - Applause» australian-charts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  3. a b (Ingelesez) August 12, Amy SciarrettoPublished:; 2013. «Lady Gaga, 'Applause' - Song Review» PopCrush (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  4. (Ingelesez) «Lady Gaga Applause single released early after fans fail to plug leaks» the Guardian 2013-08-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  5. (Ingelesez) Copsey, Robert. (2013-08-12). «Gaga's 'Applause': First listen review» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  6. (Ingelesez) Cinquemani, Sal. Single Review: Lady Gaga, “Applause”. (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  7. «spanishcharts.com - Lady Gaga - Applause» spanishcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  8. «Lady Gaga» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  9. «FIMI - Federazione Industria Musicale Italiana - Classifiche» archive.is 2013-08-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  10. (Ingelesez) «Official Singles Chart Top 100 | Official Charts Company» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  11. «Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  12. «Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  13. «Lady Gaga, Top Gaztea zerrendaren lehen postuan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  14. (Ingelesez) Wilson, Gaby. «Lady Gaga's VMA Outfits: A Brief History» MTV News (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  15. Acuna, Kirsten. «Lady Gaga Opened The VMAs With A Show-Stopping Performance Of Her New Single 'Applause'» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  16. «Lady Gaga Opens 2013 MTV VMAs With A Round Of 'Applause'» Billboard 2013-08-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  17. (Ingelesez) «MTV VMAs Opening: Did Lady Gaga's 'Applause' Get Booed? (Video)» TheWrap 2013-08-25 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  18. «Los MTV EMA 2013 en directo» web.archive.org 2013-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  19. (Gaztelaniaz) News, Música. (2014-07-05). «MTV EMA 2013: todos los ganadores» Música News – La mejor música, las mejores noticias (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  20. (Ingelesez) «What You Might Have Missed From Last Night’s MTV European Music Awards» Vulture (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  21. «https://twitter.com/mtvema/status/399659070103093249» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  22. «The X Factor USA: Alex & Sierra Tipped To Win By Simon Cowell Following 'Magical' Performance - Celebrity Gossip, News & Photos, Movie Reviews, Competitions - Entertainmentwise» web.archive.org 2013-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  23. «Nahomy canta 'Applause' - Videos - La Academia Kids Lala - azteca.com» web.archive.org 2013-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  24. (Frantsesez) «The Voice 3 : Revivez les dernières auditions à l'aveugle» LCI (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  25. «https://twitter.com/ladygaga/status/379481324479721472» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).
  26. «Victoria’s Secret Fashion Show» web.archive.org 2013-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-20).

Kanpo estekak aldatu