Apendizitis

Apendize ileozekalaren hantura. Akutua denean, peritonitisa bezalako konplikazioak gerta ez daitezen, apendizea erauzi egiten da
Apendiziti» orritik birbideratua)

Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da. Apendizea heste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da, tutu itxurakoa. Gaitzak eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea eta leukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Apendizitisa
Apendizitis (heste sobre handituta).
Deskribapena
Motagaixotasun zekala, infekzio intraabdominala, appendix disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaKirurgia orokorra
Sintoma(k)oka, anorexia, tripako mina
goragalea
Azterketa medikoaodol-analisi, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmeropenem (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK37
GNS-9-MK540-543.99 eta 541
DiseasesDB885
MedlinePlus000256
eMedicine000256
MeSHC06.405.205.099D001064
Disease Ontology IDDOID:8337

Ezaugarri nagusiak aldatu

Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza horretan, apendize handitua erauzi egiten da, baina ebakuntza egin ezean, apendizea apur liteke peritonitisa edo shock septikoa eraginez: horrek ondorio oso larriak dakartza, hilkortasun tasa handia baitago.

Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako [1]

Etiologia aldatu

Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du. Eragile ohikoenak hauek dira:

  • Folikulu linfoideen hiperplasia apendizitis gehienen kausa izaten da. Infekzio baten ondorioz, folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestak beste, apendizearen mukosetan daudela eta linfozito asko dituztela.
  • Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura.
  • Tumoreak: kasu gutxi batzuetan besterik ez dute apendizitisa sortzen [2]

Sintomak eta diagnostikoa aldatu

Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke.

 
Mc Burneyren puntua 1 da

Horrekin batera, jangura eza, goragaleak eta okak ohikoak dira, baita sukar baxua ere.

Diagnostikoa egiteko, sendagileak azterketa fisikoa, odol-analisia (leukozitosi eta C proteina erreaktiboaren maila altua erakutsiko duena), ekografia edota eskanerra darabiltza.

Erreferentziak aldatu

  1. Brunicardi, F. (2006). "29. atala: El apéndice". Schartz: Principios de cirugia (8va ed.). McGraw-Hill. ISBN 9789701053737
  2. Medline Plus: Apendicitis

Kanpo estekak aldatu