Antton Troitiño

etakidea (1957-2021)

Antton Troitiño, bere izen osoa Antonio Troitiño Arranz (Tariego de Cerrato, 1957ko ekainaren 26a - Irun, 2021eko abenduaren 17a), etakidea izan zen.[1]

Antton Troitiño
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Troitiño Arranz
JaiotzaTariego de Cerrato1957ko ekainaren 26a
Herrialdea Euskal Herria
HeriotzaIrun2021eko abenduaren 17a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Haurrideak
Familia
LeinuaDomingo Troitiño Arranz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

"Madril" komandoaren kidea, 1987ko urtarrilaren 16an atxilotu zuten. 2.700 urteko kartzela-zigorra jasan zuen. Madrilen zegoela, hainbeste atentatutan parte hartu omen zuen, aipagarrriena 1986ko Dominikar Errepublikako plazaren atentatua non Guardia zibilaren aurka kotxe bonba bat ipini zuten eta bost polizia erail zituzten.[2]

2011 urtean amaitua zen zigorra

aldatu

2011ko apirilean askatu zuten, 24 urteko kartzela-zigorra beteta. Bere aurkako jazarpena ez zen amaitu kondena bukatzerakoan. Hurrengo egunetan zenbait hedabide espainiarretan eskandalu gisa aurkeztu zuten erabakia, Intxaurrondoko etxera kazetariak bidaltzera iritsiz, eta ondorioz Euskal Herritik joatea erabaki zuen. Egun batzuk igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak aske uzteko erabakia atzera bota zuen eta Parot doktrina aplikatzeko deitu zuen. Ondorioz, Espainiak atxilotzeko agindua eman zuen eta Londresen harrapatu zuten ekainaren 29an.[3]

Londresen

aldatu

Hortik gutxira berriro kartzelaratzeko agindua eman zuen espainiar auzitegi bereziak. Ehiza moduko bat abiatu zen hor eta azkenean Londresen atxilotu zuten Troitiño, bai eta inputazio berria osatu ere: «berriro ETA erakundean sartu izana». Jakina da ordurako (2012ko ekainean) ETAk borroka armatua behin betirako utzia zuela. Hala ere, erakundearen zerbitzura jarri izana egotzi zion Auzitegi Nazionalak, estradizio prozesu luze bat abiatuz, zeinean donostiarra batzuetan aske eta beste batzuetan preso egon zen. Segurtasun handiko espetxe den Belmarshen izan zuten. Kartzela hartan preso arriskutsuenak islamistak eta bere garaian IRAkoak zeuden eta oso neurri zorrotzak bizi izan zituen.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak indargabetu egin zuen Parot doktrina, eta estradizio eskaera atzera bota zuen Westminsterko Auzitegiak. 2012rarte baldintzapean aske egon zen eta bertan bizi izan zen euskaldun bikote baten etxean, Londresen[4] baina 2016ko abenduan atxilotu zuten berriz ere eta paperik gabekoentzako atxilotze zentro batean pasa zituen hilabeteak, 2017ko maiatzean Espainiaratu zuten arte. Orduz geroztik preso zen donostiarra.[5] Londresen zegoela, 2017. urtean britaniar auzitegiek ontzat eman zuten Espainiaratzea eta geroztik espainiar kartzelatan egon da berriz Antton Troitiño.

Espainiako kartzelatan

aldatu

Ia sei urteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, berez inolako ekintzarik ez zuela egin ontzat emanda baina berriro «ETAren zerbitzura» egotea leporatuz. Euskal preso politikoen aurka erabakita dagoen urrunketaren ondorioz, hasieratik urrundu zuten eta Madrilgo Estremera espetxean egon zen askatu zuten arte.[6]

Kartzelan eman zituen denbora tarte guztiak bilduta, 30 urte baino gehiago izan dute giltzapean. Luzeena, 1987tik (‘Madril komando’ko kide izateagatik atxilotu zuten) 2011. urtera arte.

2020ko apirilean agertu zitzaizkion eritasunaren lehen sintomak eta orduz geroztik ez zuen arta duinik jaso presoak. Besteak beste, iraila arte ez zuen sendabiderik jaso. Espetxeko baldintzak direla eta, kimioterapia hartzeari uko egin zion ere urtarril bukaeran, ez zitzaiolako "batere bideragarri egiten tratamendua jarraitzea, bai animoan bai fisikoki, espetxeratze-baldintzak gaindiezinak direlako". Izatez urtarrilaren 22an egin zen presoa askatzeko autoa irmo, baina orduan ere ezin izan zuten kartzelatik atera, Espainiako Espetxe Erakundeek aldaketa bat eskatu zutelako. Etxerat-ek «labirinto burokratikoa» salatu zuen: «Egun horretan bertan jakin zen Espetxe Erakundeek Troitiñori hirugarren graduaren ordez baldintzapeko askatasuna aplikatzea proposatzen zuen txosten bat egin zutela. Fiskaltzak eta epaileak ez zuten horri buruzko erabakirik hartu, eta presoa espetxean jarraitzea eragin zuen». Senideak bi aldiz joan ziren haren bila kartzela atarira, alferrik: lehen aldiz, hirugarren gradua emanen ziotela jakinarazi zutenean; eta, bigarrenez, hirugarren gradua ematen zion autoa irmo bilakatu zenean.[7]

Azkenean, 2021ko otsailaren bostean, aske utziko zutela lehen aldiz iragarri zutenetik asteak pasatu eta gero. «Eritasun larri eta sendaezin» bat zuelako utzi zuten aske, baldintzapean. «oso gaixotasun larri eta sendaezina du, eta neurri aringarrien bidez baino ezin da tratatu, eta, beraz, espetxean egoteak horiek zaildu ditzake» zihoen txostenak.

Donostiako presoaren egoeraren jatorria espetxean jasandako muturreko baldintzak eta euskal presoek jasaten dituzten zigor luzeak direla salatu zuen Etxeratek, eta larriki gaixo dauden presoen berehalako askatasuna eskatu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.