Antonio del Pollaiolo
Antonio del Pollaiolo, Antonio di Jacopo Pollaiuolo edo Antonio Pollaiuolo (edo Pollaiolo) bezala ere ezaguna (Florentzia, 1429/1433ko urtarrilaren 17a - Erroma, 1498ko otsailaren 4a) italiar pizkundeko margolari, eskultore, grabatzaile eta urregilea izan zen. Bere anaia Piero ere artista zen eta elkarrekin lan egin zuten. Bere ezizena aitaren oilasko-saltzaile lanbidetik zetorren. Bere lanek eragin klasikoa eta giza anatomiarekiko interesa erakusten dute. Antoniok, ziurrenik, Andrea del Castagnorekin ikasi zuen margotzen. Eskultore eta urregile gisa lortu zituen arrakasta handienak. 1484an Erromara joan zen eta han Sixto IV.a eta Inozentzio VIII.a aita santuen mausoleoak egin zituen. San Pietro in Vincoli eliza erromatarrean lurperatu zuten. Bere dizipuluetako bat Sandro Botticelli izan zen.
Antonio del Pollaiolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1429ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Erroma, 1498ko otsailaren 4a (69 urte) |
Hobiratze lekua | San Pietro in Vincoli |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Andrea del Castagno Bartolo di Michele (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, Irarlea, artista grafikoa, arkitektoa, marrazkilaria, urregina eta domina-egilea |
Lantokia(k) | Erroma Florentzia Padua Florentzia eta Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Iruditegia
aldatu-
Tobias eta Aingerua
-
Herkules eta Anteo
-
Herkules eta Hydra
-
Santa Maria Magdalenaren onarpena
-
Apollo eta Dafne
-
Emakume baten profila
-
San Sebastianen martirioa
-
Herkules eta Anteo
-
Gerlari baten eskultura
-
Herkules
-
Inozentzio VIII.aren hilobia
-
Herkules
-
Dama gaztearen erretratua
-
Luigi Caponi: Pollaiolo anaiaen hilobia