Luperka, erromatar mitologiaren arabera, Romulo eta Remori titia eman zien otsemearen izena da, Amulio erregeak, Romulo eta Remo hiltzea agindu zuenean. Gaur egun, otseme honi eskainitako estatua, "Kapitolinoko otsemea"[1] deitua (italieraz: lupa capitolina), erromatar Kapitolinoko museoan kontserbatzen da. (Kapitolinoko museoak).

Kapitolinoko otsemea
Luperkaren eskultura Romulo eta Remori titia ematen

IrudiaAldatu

Brontzezko irudi bat da, 75 zentimetroko garaiera eta 114ko zabalera duena. Tradizioaren arabera, eskultura etruskoar bat izango litzateke, berriki, tradizio hau zalantzapean jarri den arren, azkenik, Erdi Aroan egina dela frogatuz.

Bi umeak, Pizkunde garaian gehituak izan ziren, eta, ziur asko, Antonio Pollaiuolo eskultoreak eginak dira.

Izenaren balizko azalpenaAldatu

Tito Livioren arabera (Ab Vrbe Condita, 1, 4, 6-7), otsemearen elezaharra, benetan, emagaldu baten ekintzaren estalki izango litzateke, lupa hitzak, emagalduei ere erreferentzia egiten baitiete.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu