Antoninotar dinastia
Antoninotar dinastia[1] Erromatar Inperioa gobernatu zuen Domizianoren hilketatik (K.o. 96) Komodorena arte (192). Bost Enperadore Onez gain (Nerva, Traiano, Hadriano, Antonino Pio eta Marko Aurelio), Luzio Verok eta Marko Aurelioren semeak, Komodok, osatzen dute dinastia. Historialari asko, ordea, ez dituzte Luzio Vero eta Komodo Antoninoen dinastian sartzen.[2] Gehienak ez dira senideak jaiotzez, adopzioz baizik, Erroman ohikoa izan zen prozedura legala.
"Bost Enperadore Onen" agintaldia Erromatar Inperioko urrezko garaia izan zen. Barne bakea eskuratu zen, hein handi batean, ondorengotza-sistema baketsua zelako. Izan ere, Enperadoreak bizirik zegoelarik hautatzen zuen oinordekoa. Gainera, Inperioko gizon trebatuenen artean aukeratzen zuten, ez senide hurbilenen artean.
Garaian honetan kultura grekoaren loraldi nagusia gertatu zen.[3]
Honako hauek dira dinastia honetako enperadoreak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ 182 Araua. Dinastien izenak. Euskaltzaindia 3. orr.
- ↑ «Erromatar Goiz-Inperioa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
- ↑ Alexandro eta Zesar. in: Klasikoak 2000. Bilbo: Klasikoak ISBN 84-96455-17-3..