Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk (ingelesez: The Garden Party and other stories) Katherine Mansfield (1888-1923) emakume idazleak 1922an plazaratutako ipuin bilduma da. Urte beteko geroago idazlea hil zen. Anton Garikanok euskaratu zuen. Mansfield izan zen XX. mende hasierako Ingalaterrako idazlerik puntakoenetakoa, eta garaiko emakumearen egoera ondoen jaso zuena. Burgesian zuen jatorria, baina ikuspegi kritiko batez behatzen dio bere klaseari eta haren konbentzionalismoari. [1]

Lorategiko festa
Jatorria
Egilea(k)Katherine Mansfield
IzenburuaThe Garden Party and Other Stories
Ezaugarriak
Genero artistikoafikzioa
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko

Liburuan jasotako ipuinak aldatu

Jatorrizko liburuan bezala, hamabost dira bildutako ipuinak:

  • "Badian"
  • "Lorategiko festa"
  • "Koronel zenaren alabak"
  • "Uso jaun-andreak"
  • "Neska gaztea"
  • "Ma Parkerren bizitza"
  • "Ezkontza à la mode"
  • "Bidaia"
  • "Brill andereñoa"
  • "Lehenbiziko dantzaldia"
  • "Kantu lezioa"
  • "Arrotza"
  • "Jai eguna"
  • "Familia ideal bat"
  • "Etxekoandrearen neskamea"

Gaiak aldatu

Bilduman gai asko jorratzen dira: bizitza, heriotza, ezkontza, errealitate distortsionatua, damua, etsipena, betebeharra, generoa...

Euskarazko bertsioa aldatu

Anton Garikano plazaratuta bi edizio desberdinak ezagutu ditu. Lehenengoa "Klasiko Unibertsalak" bilduman argitaratu zen, 1998an. Hamalau urte geroago, bigarren edizio zuzendua "Urrezko Biblioteka"n agertu zen (Elkar, 2011, ISBN: 978-84-15337-16-4).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu