Antioko VIII.a Grifo, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako erregea izan zen K.a. 125etik K.a. 96 arte.

Antioko VIII.a Grifo

Seleukotar agintaria

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaK.a. 96 (44/45 urte)
Familia
AitaDemetrio II.a Nikator
AmaKleopatra Tea
Ezkontidea(k)Kleopatra Selene I.a
Tryphaena (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza

aldatu

Demetrio II.a Nikatorren semea, bere anaia Seleuko V.a Filometorren oinordekoa izan zen nerabe bat baino ez zenean, hau, bien amak hil ondoren, Kleopatra Teak. Ptolomeo VIII.a Egiptoko faraoiaren laguntzarekin, honen alaba zen Kleopatra VI.a Trifenarekin ezkondu zelarik, Alexandro II.a Zabinas gainetik kendu zuen, eta, berehala, baita bere ama ere, Kleopatra, hau, bere semea pozoitzen saiatu zena, baina Antiokok, bere pozoia edatera behartu zuen K.a. 123an.

Zenbait urtez, Sirian bakea eta lasaitasuna nagusitu zen, K.a. 116an, bere anaiorde eta lehengusua zen Antioko IX.a Eusebio, Zizikoko bere erbestetik itzuli eta tronua aldarrikatu zuen arte, Antioko Grifok, bere etsaia, kostaldeko gune batzuetan harrapatzea lortu zuen gerra zibil berri bat hasiz K.a. 108an. Antioko IX.aren emaztea, Kleopatra izenekoa, Kleopatra VI.a Trifenaren ahizpaorde bat zen, Dafneren tenpluan hiltzea agindu zuena, Antiokiaren kanpoaldean. Antioko IX.ak, mendeku bezala, beste hainbeste egin zuen Trifenarekin. Azkenik, bi Antiokoak geratu ziren, eta elkarren artean banatu eta gobernatu zuten inperioa, Grifo, bere ministro Herakleonek K.a. 96an hil eta Antioko IX.a errege bakar bezala geratu zen arte.

Hala ere, bere semeetako bost, handik garai batera errege izan ziren: Seleuko VI.a Epifanes, Antioko XI.a Epifanes, Filipo I.a Filadelfo, Demetrio III.a Eukarios eta Antioko XII.a Dioniso.

Abilezia politikorik sekula izan ez zuen arren, Antioko VIII.a Grifo errege ospetsu bat izan zen. Txanponetan duen lerdotutako itxurak (ohikoa azken seleuziden artean) eta bere luxuzko oturuntzei buruzko istorioen ondorioz, beranduagoko garaiek, bere dinastia, gainbehera zihoana bezala epaitu izana eragin zuen. Baina, nahita jarritako arrazoi propagandistiko bat zela aipatu behar da, azken seleuzidek, euren irudiarekin lotu nahi zuten Trife edo bizitza onaren ideia, euren erregealdiak markatu zituzten gerra zibil eta etengabeko gatazkak gora-behera.


Aurrekoa
Seleuko V.a Filometor
Seleuzidar erregea
K.a. 125-K.a. 96
Ondorengoa
Antioko IX.a Eusebio

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko VIII.a Grifo