Antioko VI.a Dioniso, Seleukotar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K.a. 145 eta K.a. 142 bitartean. Alexandro Balasen semea, oraindik ume bat zela izendatu zuen errege Diodoto jeneralak, Apameako komandante militarra, Demetrio II.a Nikatorren aurka matxinatu zena. Baina, ez zen gobernatzera iritsi, Diodotoren tresna soil bat izan baitzen, erregeorde bezala ari zena. Herrialdea, bitan zatitua geratu zen: Mediterraneo aldeko Siria Antiokorentzat, eta Zilizia, Mesopotamia eta Babilonia Demetriorentzat.

Antioko VI.a Dioniso

Seleukotar agintaria

Bizitza
JaiotzaK.a. 148
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaK.a. 138 (9/10 urte)
Familia
AitaAlexandro Balas
AmaCleopatra Thea
Anai-arrebak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka

K.a. 142an, Diodotok tronutik kendu, eta, beharbada, hil egin zuen, Diodoto Trifon izenarekin Antiokoren oinordekoa izan zena, bere aurreko erregeak ebakuntza behar zuen barne gaixotasun bat zuenaren berria zabalduz, hilketa estaltzeko.


Aurrekoa
Demetrio II.a Nikator
Seleukotar erregea
K.a. 145-K.a. 142
Ondorengoa
Diodoto Trifon
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko VI.a Dioniso Aldatu lotura Wikidatan