Seleuko VI.a Epifanes
Seleuko VI.a Epifanes (antzinako grezieraz: Σέλευκος Ἐπιφανής Νικάτωρ), Seleukotar Inperioko errege izan zen K.a. 96 eta K.a. 95 bitartean. Antioko VIII.a Griforen seme nagusia zen. Antioko IX.a Eusebio garaitu eta hil zuen, honen oinordekoa bihurtu zelarik. K.a. 96an bere erdi osaba zen Antioko IX.a Eusebio garaitu zuen, bere aitaren heriotzagatik mendeku bezala. Hala ere, hurrengo urtean, kontua berdinduta utzi zuen Antioko X.a Eusebiok, Antioko IX.aren semeak, Seleuko ihesarazi egin zuena, eta Siriatik Mopsuestiara ihes egin zuena, Zilizian, non bere gortea ezarri zuen, luxuzko zela suposatzen den estilo batean.
Seleuko VI.a Epifanes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Seleukotar Inperioa, ? | ||
Herrialdea | Seleukotar Inperioa | ||
Heriotza | Mopsuestia, K.a. 94 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antioko VIII.a Grifo | ||
Ama | Tryphaena | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Seleukotar Inperioa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Baina probintziako biztanleak, jada piratengatik nahiko arduratuak zeudenak, ez zeuden Seleukoren txorakeriak jasateko moduan. Seleukok, armada berri bat antolatzeko egin zituen ahaleginak ere, zama handiegia ziren. Matxinada bat piztu zen, eta Seleuko hipodromoan setiatua izan zen, dirudienez, erregea eta bere gizonekin batera errea izan zena.
Seleukoren anaietako lauk, horien artean Antioko XI.a, Filipo I.a eta Demetrio III.ak, familiaren beste adarraren aurkako gerra zibil izugarria jarraitu zuten, baita euren artean ere.
Aurrekoa Antioko IX.a Eusebio |
Seleukotar erregea K.a. 96-K.a. 95 |
Ondorengoa Antioko X.a Eusebio |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seleuko VI.a Epifanes |