Demetrio II.a Nikator
Demetrio II.a Nikator (antzinako grezieraz: Δημήτριος Β`, Dēmḗtrios B), Seleuzidar dinastiakoa, Siriako erregea izan zen bi garaitan: K.a. 146tik K.a. 139 arte eta K.a. 129tik K.a. 126 arte. Kretara ihes egin zuen bere aita Demetrio I.a Soterren porrota eta heriotzaren ondoren, baina gero itzuli egin zen, errege izendatuz. Ia berehala, Diodoto jeneralak ihesean jarri zuen, nork, lehenik, errege bezala, Alexandro Balasen seme bat, Antioko VI.a Dioniso izendatu zuen, eta, ondoren, bere burua, Diodoto Trifon izenarekin. Demetrio, Partiako Mitridates I.aren aurka gerrara joan zien, K.a. 139an, garaitua eta harrapatua izan zelarik.
Demetrio II.a Nikator | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 161 | ||
Herrialdea | Seleukotar Inperioa | ||
Heriotza | Tiro, K.a. 125 (35/36 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Demetrio I.a Soter | ||
Ama | Laodice V | ||
Ezkontidea(k) | Rhodogune of Parthia (en) Kleopatra Tea | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Seleukotarrak | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
K.a. 129an, askatua izan zen, bera eta bere anaia Antioko VII.a Evergetesen artean gerra bat pizteko itxaropenarekin. Baina Antioko, gatazka hori hasi baino lehenago hil zen, eta, beraz, Demetriok, berriz, bere burua errege izendatu zuen. Handik gutxira, garai hartan Egiptoko erregea zen Ptolomeo VIII.ak garaitu eta hil zuen, nork Alexandro Zabinas usurpatzailearen alde egiten zuen. Bere oinordekoa, bere seme Seleuko V.a Filometor izan zen, honen ama alarguk Kleopatra Tearen erregeordetzapean.
Aurrekoa Alexandro Balas |
Seleuzidar erregea K.a. 146-K.a. 139 eta K.a. 129-K.a. 126 |
Ondorengoa Antioko VI.a Dioniso eta Seleuko V.a Filometor |